Jantina Tammes | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Groningen, 1871ko ekainaren 23a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Groningen, 1947ko irailaren 20a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Groningengo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | eduki-editorea, botanikaria, unibertsitateko irakaslea eta genetista |
Lantokia(k) | Groningen |
Enplegatzailea(k) | Groningengo Unibertsitatea Groningengo Unibertsitatea (1919 - 1919) |
Jantina "Tine" Tammes (Groningen, Herbehereak, 1871ko ekainaren 23a - 1947ko irailaren 20a) botanikari eta genetista herbeheretarra izan zen, eta Herbehereetako lehen genetika irakaslea.[1]
1871ko ekainaren 23an jaio zen Groningenen, Herbehereetan. Beerend Tammes kakaogilearen eta Swaantje Pot-en alaba zen. Ahizpa bat eta lau neba zituen, Arnold Tammes nazioarteko abokatua barne.[2]
Groningeneko Nesken Institutuan graduatu ondoren, matematika, fisika eta kimikako klase partikularrak hartu zituen, eta Groningeneko Unibertsitatean matrikulatu zen 1890. urtean. 415 ikasletik hamaika ziren emakumeak eta Jantina horietatik bat.[1][3] Hitzaldietara joateko baimena eman zitzaion, baina ez azterketarik egiteko, nahiz eta irakaskuntza-diploma bat jaso zuen bukaeran.[4]
1897an Tammes Jan Willem Moll Groningengo Unibertsitateko botanika irakaslearen laguntzaile izendatu zuten. Bere bitartekotzaren bidez, 1898an hainbat hilabetetako ikerketak egiteko gonbidatu zuten Hugo de Vriesen laborategian, eta, azkenean, landare-fisiologiako irakasle laguntzaile izendatu zuten Amsterdamgo Unibertsitatean. Bertan, aldakortasunari, eboluzio biologikoari eta genetikari buruzko gaiak landu zituen. 1901ean, Herbehereetako lehen emakumea izan zen Buitenzorg Funtsaren beka bat eman zitzaiona Javan bilduma botanikoak gidatzeko, doktorea izan gabe. Hala ere, osasun txarrak Ekialde Urrunera bidaiatzea eragotzi zion, eta Mollek ordaindu gabeko leku bat eskaini zion bere laborategian.[1]
Hurrengo hamarkadan, eragin handiko hainbat lan argitaratu zituen. Die Periodicität morphologischer Erscheinungen bei den Pflanzen-en (Landareetako fenomeno morfologikoen maiztasuna), aldakortasuna, eboluzioa eta genetika jakinarazi zituen Herbehereetako lehen zientzialarietako bat izan zen.[5] 1907an, Der Flachsstengel: Eine statistisch-anatomische Monographie argitaratu zuen (Lihozko zurtoina: monografia anatomiko estatistiko bat), non estatistika eta probabilitate teoria erabili zituen lihoaren ezaugarri genetikoen herentzia argitzeko.[6]
1911n, ohorezko doktoretza jaso zuen zoologian eta botanikan. 1912ko apiriletik aurrera, Moll mikroskopia praktikoko buru gisa ordezkatu zuen. 1919an aldagarritasuneko eta genetikako ezohiko irakasle izendatu zuten, Holandako lehen irakaslea ikerketa-arlo horretan.[1]
1932tik 1943ra Tammes Genetica aldizkariaren editorea izan zen. Era berean, aktiboa izan zen Goi-mailako Hezkuntzako Emakumeen Holandako Elkartean (Vereniging van Vrouwen met Hogere Opleiding edo VVAO) eta eugenesiaren printzipioaren aurkari irekia. Groningenen hil zen 1947an.[1]
«Tammes» laburdura erabiltzen da Jantina Tammes landareen deskribapen eta sailkapen zientifikoan autoritate gisa adierazteko.[7]