Jaume Huguet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valls, 1445 |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | Bartzelona, 1492 (46/47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Catalan Gothic (en) |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa |
Jaume Huguet (Valls, 1415 inguru - Bartzelona, 1492) kataluniar margolaria izan zen. Zaragozan lan egin ondoren, antza denez, 1448an Bartzelonan lantegi baten buru izan zen, eta bere hartan jarraitu zuen 1886 arte; Bartzelonan bere garaiko pintore ospetsuena izan zen garai hartan. Hugueten obretan marrazkiaren zehaztasuna eta aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen dira, eta haren pinturan Flandriako pintoreen eta Italiako Errenazimentuko garaikoen eragina antzematen da. Erretaula handiak egin zituen, beste herrialdeetako estilo gotikotik sorturiko apaindura oparoz horniturik zeudenak. Hona erretaula batzuk: San Jorge (1448); San Miguel; Abdon eta Senen Santuak (1459-1560); Portugalgo Kondestablearena (1464-1465); San Agustin (1486). Hugueten estiloa originala da: zorrotza, fina, kolore bizi eta argiz hornitua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Huguet |