Jayavarman VIII.a

Jayavarman VIII.a
Kanbodiako monarka

1243 (egutegi gregorianoa) - 1295 (egutegi gregorianoa)
Indravarman III.a - Indravarman III.a
Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
HerrialdeaKhmer Inperioa
Familia
Ezkontidea(k)Chakravartirajadevi (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaShivaismoa

Jayavarman VIII.a, Khmer Inperioko errege bat izan zen, 1243tik 1295 arte gobernatu zuena.

Shiva jainkoaren jarraitzailea, tronuratzean, jainko honen gurtza berriz ezarri zuelarik. Hinduismoa ezartzen eta Budaren estatua ugari suntsitzen hasi zen (Banteay Kdei, Ta Prohm, Preah Khan eta Bayonekoak barne, non, estatua nagusia, Harihara jainkoaren irudi batek ordeztu zuen.

Halaber, tenplu budista asko, santutegi hinduetan bihurtu zituen, eta bere aurreko erregeak izan ziren Jayavarman VII.a eta Indravarman II.aren arrastoak ezabatu zituen. Banteay Samra tenplua hedatu zuen, eta Angkor Thomeko azken eraikin hinduista eraiki zuen, gaur egun, "487. monumentua" bezala inbentariatua. Tenplu hau, Jaya Mangalartha brahmana eta honen ama Subhadrari eskeinia dago, Vishnuren avatar batekin lotuak. Jayavarman VII.a bera, ezkontza bidez, apaiz honen familiarekin lotua zegoen.

Bere erregealdian agertu zen, historian lehen aldiz, Mongolen Inperioa Kanputxean, Kublai Kanen armadak, 1283an, Angkor eraso zuenean. Erregeak, mongolei zerga bat ordaintzea erabaki zuen, eta hauek bakean utzi zuten. 1295ean errege izaten jarraitzeari uko egin zion.


Aurrekoa
Indravarman II.a
Khemertar erregea
1243-1295
Ondorengoa
Indravarman III.a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]