Jean-Baptiste Cavaignac | |||||
---|---|---|---|---|---|
1815 - 1815
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gourdon, 1762ko otsailaren 23a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Brusela, 1829ko martxoaren 24a (67 urte) (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||||
Familia | |||||
Aita | Jean Cavaignac | ||||
Ezkontidea(k) | Marie-Julie de Corancez | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua, politikaria, militarra eta goi-funtzionarioa | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Kidetza | Bostehunen Kontseilua | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Jean-Baptiste Cavaignac (Gourdon, 1762ko otsailaren 23a - Brusela 1829ko martxoaren 24a) frantziar politikaria izan zen.[1]
Tolosako parlamentuan abokatua, Konbentzioan diputatu hautatu zuten eta Luis XVI.a Frantziakoaren heriotzaren alde bozkatu zuen.
1793an, Konbentzio Gerra piztearekin batera, Errepublikaren Hegoaldeko Armada sortu berria heldu zen Euskal Herrira; Konbentzioaren ideologia eta armadaren ordezkari lanetan heldu ziren Pinet eta Cavaignac Baionara. Armadara nahitaez deitu zituzten Lapurdi hegoaldeko gazteak; horiek, baina, ihes egin zuten mugaz bestaldera. Konbentzioak setio egoera, Izua ezarri zuen, milaka (3.000, edo 10.000, beste iturri batzuek) lapurtar Landetara deportatuz,[2] eta bizitza publikoan euskara debekatu, le fanatisme parle basque adieraziz.
Baionan bortxaketa bat egin ondoren, barkamena eskatu eta Rhin eta Moselako Armadara bidali zuten.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |