Jean-Guy Talamoni | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015 - 2021 - Marie-Antoinette Maupertuis →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Saumur, 1960ko maiatzaren 6a (64 urte) | ||||
Herrialdea | Korsika | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Paul Cézanne University (en) Korsikako Unibertsitatea Aix-Marseillako Unibertsitatea | ||||
Tesi zuzendaria | Ghjacumu Thiers (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Korsika | ||||
Enplegatzailea(k) | Korsikako Unibertsitatea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Corsica Libera | ||||
Jean-Guy Talamoni (Saumur, Frantzia, 1960ko maiatzaren 6an) politikari korsikar abertzalea da. Gaur egun (2018an) Corsica Libera alderdi independentistaren idazkari nagusia da. Era berean, 2015etik 2021era arte Korsikako Asanbladaren lehendakaria ere izan zen.
Abokatu gisa ere dihardu eta Korsikar Hizkuntza eta Kulturaren Kontseiluaren kidea da.
Maine eta Loirako Frantziako departamenduan jaioa, korsikar jatorrizko familia batean, bera ume txikia zela sendia Korsikara itzuli zen. Oso gaztetatik irlako mugimendu abertzalean murgildu zen, eta gero zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen. 1985ean, ikasketa unibertsitarioak bukatuta, Korsikara itzuli eta korsikar hizkuntza eta kulturan diplomatu zen, Cortiko unibertsitatean zuzenbideko irakasle postua ere eskuratuz.
1992an Korsikako Asanbladan sartu zen estreinakoz, Corsica Nazione alderdiaren zerrendetan aukeratua izan ostean. 1998an alderdi horren zerrendaburua izan zen lehenbizikoz. 2004an Frantziako poliziak atxilotu zuen, "talde armatu eta terroristaren kolaboratzaile" izateko akusaziopean [1]. Atxiloketa horrek hautsak harrotu zituen irlan. Epaiketan, dena den, absolbitua izan zen.
Pè a Corsica (Korsikaren alde) koalizioaren zerrendaburua izan zen 2015ean eta 2017an, eta horren arrakasta handiaren ostean (gehiengo absolutua Korsikako Asanbladan 2017an) [2] bertako lehendakaria izendatua izan zen.