Jean-Michel Guenassia | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aljer, 1950 (74/75 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, antzerkigilea, eleberrigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean-Michel Guenassia (1950, Aljer) frantses idazlea da. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, Le Club des incorrigibles optimistes eleberriarekin.
Abokatu lanetan sei urte ibili ondoren, idazle moduan ateratzen du bizimodua, telebistarako gidoiak idatziz. Pour cent milions (Ehun milioirengatik) polizia eleberria idatzi zuen 1986an, Michel-Lebrun saria irabazi zuena, eta, ondoren, antzerki-lan batzuk[1], horietatik garrantzitsuena Grand, beau, fort, avec des yeux noirs brûlants... (Mardula, ederra, indartsua, begi urdina...) 2008an Avignongo Jaialdian taularu zuena. 2009an Le Club des incorrigibles optimistes (Baikor zuzendu ezinen kluba) argitaratu zuen, eta, Albin Michel haren editoreak dioen bezala, 59 urteko ezezagun batek idatzitako lehen eleberria da[2]. Oso harrera ona egin zioten liburuari bai Frantziako kritikak (Télérama, Le Point, L'Express, Le Nouvel Observateur...) bai irakurleek ere. Ikasleen Goncourt Saria irabazi zuen 2009an, eta Notre Temps aldizkariko Irakurleen Saria 2010ean.