Jean Brankart | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Remicourt, 1930eko uztailaren 12a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Lieja, 2020ko uztailaren 23a (90 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Jean Brankart (Momalle (Remicourt), 1930ko uztailaren 12a - Lieja, 2020ko uztailaren 23a), txirrindulari belgikar ohia zen. Bigarren sailkatu zen Fantziako Tourrean eta baita Italiako Giroan ere.
Txirrindulari profesionala izan zen 1953tik 1960ra, eta guztira 27 garaipen lortu zituen. Bere lorpenik handiena 1955eko Frantziako Tourreko 2. postua izan zen, Louison Bobet frantziarraren atzetik, bi etapa irabazi ondoren.
Erlojupeko lasterketetan trebea zen, hoen froga 1955eko Frantziako Tourreko 21. etapan erlojupeko etapako garaipena izan zen, eta 1956ko, 1958ko eta 1959ko garaipenak Belgikako jazarpen txapelketa nazionaletan. Mendiko etapetan ere arrakasta izan zuen, eskalatzaile onena izan zen Italiako Giroan 1958an eta hirugarren sailkatu zen kategoria honetan 1955eko Frantziako Tourrean. 1960an bihotzeko arazoak zirela medio, txirrindularitzako ibilbideari amaiera eman behar izan zion.
1953
1954
1955
1956
1957
1958
1959
Lasterketa | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 7. | — | 2. | — | — | |
Frantziako Tourra | — | 9. | 2. | 39. | — | UT | 10. | UT | |
Espainiako Vuelta | X | X | — | — | — | — | UT | — | |
Munduko txapelketa | UT | — | UT | — | — | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu