Jean d'Espagnet

Jean d'Espagnet
epaile

Bizitza
JaiotzaSaint-Émilion, 1564 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
Heriotza1637 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta idazlea
Izengoitia(k)Le Chevalier Impérial

Jean d'Espagnet (1564 -1637 eta gero) magistratu, estatu gizon eta alkimista frantziarra izan zen, 1609an Pierre de Lancrerekin batera Lapurdin eginiko sorgin-ehiza burutu zuena.[1]

Aita Saint-Émilionen jaiotako eta Bordelen bizi zen medikua izan zen eta ama erregearen idazkari baten alaba. Aita Pauen Henrike erregearen medikua izan zen.

1590ean, Bordelen abokatu gisa lan egin zuen. 1592an, Parisko Kontseilu Nagusian parte hartu zuen. 1601ean, Bordeleko parlamentuaren presidente bilakatu zen. 1608an, Gorteetara joan eta Estatu-Kontseilari bihurtu zen. Hurrengo urtean Lapurdiko sorgin-ehizan parte hartu zuen[2] baina laster utzi erregeak marinel frantses eta espainolen arteko akordioak lortzeko agindua eman ziolako.[erreferentzia behar]

  • Le miroir des alchimistes (1609)
  • Arcanum Hermeticae philosophiae opus (1616 ?)
  • Enchiridion Physicae Restitutae (1623)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rodríguez Alvarez, Mikel. (2006). «Pierre de Lancre, cazador de brujas» Historia 16 (366): 115-125. ISSN 02106353..
  2. Azurmendi, Mikel. (2013). Las brujas de Zugarramurdi. Almuzara, 127 or. ISBN 978-84-15828-81-5..