Jeanne Dumée | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1660 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1706 (45/46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta idazlea |
Jeanne Dumée (Paris, Frantzia, 1660 – 1706) astronomoa izan zen, Entretiens sur l'opinion de Copernic touchant la mobilité de la terre (Lurraren mugimenduari buruzko Kopernikoren iritziaren gaineko solasaldiak) astronomia testuaren egilea.
Dumée Parisen jaio zen, eta txikitatik interesatu izan zitzaion astronomia. Oso gazte ezkondu zen, eta 17 urte zituelarik jada emaztea zen, baina senarra oso goiz hil zitzaion Alemanian, gerran. Horrez gain, ezaguna da feminismoarekin lotura handia duen emakumetzat; izan ere, bere garaiko beste emakume askok ez bezala, uste zuen emakumeak gizonak bezain adimentsuak eta baliagarriak direla zientzia arloan.
Bere aitak hezi zuen etxean, garai hartan oso ohikoa zen bezala, eta hizkuntzak, zientziak eta artea bezalako diziplinak ikasi zituen. Ondoren, oraindik oso gaztea zela fisiko batekin ezkondu zen, eta handik gutxira bere familiako lehen astronomo bihurtu zen.
Hogeita hamar urte zituela, bere lehen liburua idatzi zuen, astronomia taula batzuek osatua. Hala ere, bere beste liburu batengatik da ezaguna: Entretiens sur l’opinion de Copernic touchant la mobilité de la terre liburuarengatik, alegia.
Arestian aipatu denez, Entretiens sur l’opinion de Copernic touchant la mobilité de la terre liburuaren egilea da, 1680. urtean publikatua. Lan horretan, kopernikar sistema azaltzen du; lurraren mugimenduari buruzko galilear teoria zein kopernikar teoria azaltzen ditu.
Beste hainbat liburu idatzi zituen Artizarra planetari egindako behaketei buruz, bai eta Jupiterren ilargiei buruz ere. Lan horietan, Galileoren eta Kopernikoren teoriak egiaztatu zituen. Hala ere, lan horiek inoiz ez ziren argitaratu, zientziak jazarpeneko aldi bat jasaten ari zen unean idatzi baitzituen.
Duméek garaiko emakumeek bere buruaz zuten pertzepzioa salatu zuen. Adierazi zuen emakumeek ez zutela beren burua ikasteko gai ikusten, eta bera eredutzat hartuz, beste askoren artean, hori aldatu egin behar zela, ez baitzegoen gizonezkoen eta emakumezkoen burmuinean inolako ezberdintasunik garai hartan uste zen bezala. Duméek aldarrikatu nahi izan zuen, era berean, emakumeak zientzian arloan presentzia handiagoa izan behar zuela.