Jennifer Ulrich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ekialdeko Berlin, 1984ko urriaren 18a (40 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta aktorea |
|
Jennifer Ulrich (Ekialdeko Berlin, 1984ko urriaren 18) alemaniar aktorea da[1], Die Welle ("Olatua") eta Wir sind die Nacht ("Gaua gara") filmetako protagonista izateagatik ezaguna.
Berlin hiriaren ekialdeko Lichtenberg barrutian jaio zen hiria bitan zatiturik zegoen garaian, Alemaniako Errepublika Demokratikoan beraz[1].
2002an egin zuen debuta Große Mädchen weinen nicht ("Neska handiek ez dute nigarrik egiten") filmean[2]. Ordutik aurrera film alemaniar ugaritan egin du lan, aipagarrienak Die Welle (2008)[3] eta Wir sind die Nacht (2010), bietan ere Dennis Gansel zuzendariaren esanetara[4].
Alemaniako telesail ugaritan gonbidatu gisa hartu du parte atal bakarretan.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | Große Mädchen weinen nicht | Yvonne | Debuta |
2002 | Befreite Zone | ||
2003 | Berlin, eine Stadt sucht den Mörder | ||
2004 | Klassenfahrt – Geknutscht wird immer | Televisionfilm | |
2005 | Elementarteilchen | Johanna | |
2006 | Die Wolke | Meike | |
Zwei zum Fressen gern | |||
2007 | Seven Days Sunday | Ella | |
2008 | Die Welle | Karo | Protagonista |
H3 – Halloween Horror Hostel | Telefilmea | ||
2009 | Tatort: Familienaufstellung | ||
2009 | "Le chat botté" | Frieda printzesa | |
2010 | Wir sind die Nacht | Charlotte | Protagonista |
2011 | 205 – Zimmer der Angst | Katrin | Protagonista |
2012 | Diaz – Don’t Clean Up This Blood | Alma Koch | Filme italiarra |
2013 | Meet Me in Montenegro | Post-produkzioa | |
2013 | Herztöne | Lissie Lensen | Telefilmea |
2014 | "Alarm für Cobra 11 – Die Autobahnpolizei" | Nicole Fiedler | Telesaila |
2019–20 | Dignity | Anke Meier | Telesaila, protagonista |