Joachim Patinir | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bouvignes-sur-Meuse (en) ![]() |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1524ko urriaren 5a (egutegi gregorianoa) (43/44 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Anberes |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Lieven van Lathem |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
![]() |
Joachim Patinir, Joachim Patenier izenaz ere ezaguna (Bouvignes, c. 1483 - Anberes, 1524ko urriaren 5a), flandriar margolaria izan zen.
Jeronimo Boschen eta Gérard Daviden eragina nabaria da Patinirren obretan. Bizi zelarik ospe handia izan zuen: Quentin Metsysen eta Albrecht Dürerren adiskide izan zen. Dürerrek, hain zuzen, paisaia-margolari handia deitzen zuen.
Paisaia soilak landu zituen lehenengoa izan zen, eta orobat bere burua paisaia-margolaritzat hartu zuen aurrena. Pertsonen irudiak, oso txikiak askotan, osagarri gisa erabiltzen zituen ikuspegietan; sarritan beste artista batzuek eginak izaten ziren.
Haren lanetako batzuk: La Tentation de saint Antoine (Pradoko Museoa); La Fuite en Egypte (Anberesko Museoa); Le baptême du Christ (Artearen Historiako Museoa, Vienan).
Eragin handia izan zuen XVI. mende osoan: bere ikasle edo jarraitzaile izan zituen Jan Brueghel, Cornelis Metsys, Henri Met de Bles, Lucas Cassel eta beste asko.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim Patinir ![]() |