John Denton Pinkstone French, Ypreseko 1. Kondea (1852ko irailaren 28a, Ripple, Kent - 1925eko maiatzaren 22a) britainiar militar ospetsu bat izan zen; Lehen Mundu Gerran ezaguna egin zen.
1874tik aurrera soldadua izan zen. Bigarren Boer Gerran zalditeriaren agintari arrakastatsua izan zen. 1907tik 1912ra armadaren ikuskatzailea izan zen eta 1912tik 1914ko apirilera arte Estatu Nagusiaren agintaria izan zen.
Lehen Mundu Gerraren hasieran Britainiar Armada Espedizionarioaren buruzagi nagusia izendatu zuten. Ypresko guduaren ondorioengatik oso kritikatua izan zen, britainiar galera erraldoiengatik. 1915ean dimititzera behartu zuten eta 1918tik 1921era Irlandako Lord Lotinanta izan zen.[1]
1925eko maiatzaren 22an hil zen, 72 urte zituela.