John Q., 2002ko Nick Cassavetes estatubatuarrak zuzendutako thriller drama film bat da. Denzel Washington, Robert Duvall, James Woods, Anne Heche, Eddie Griffin, Kimberly Elise, Shawn Hatosy eta Ray Liotta aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Chicago, John Q. Archibald (Denzel Washington) lantegi batean lan egin eta familia bateko aita den gizon arrunt bat da. Berak maite duen guztia Denise (Kimberly Elise) emaztea eta Michael (Daniel E. Smith) 9 urteko semetxoa dira. Baina semea larriki gaixotzean, hura salbatzeko bihotzeko trasplantea egitea ezinbestekoa izan da, baina bere osasun aseguruak ez du ebakuntza barne hartuko.