John Trumbull (Lebanon, Connecticut, 1756ko ekainaren 6a - New York, 1843ko azaroaren 10a ) estatubatuar margolaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako bere margolan historikoengatik da ezaguna. "Iraultzaren margolaria" deitu izan zaio.
Bere aita Jonathan Trumbull Connecticuteko gobernadorea izan zen 1769tik 1784ra. Johnek Harvard Collegen ikasi zuen eta 1773an graduatu zen. Haurtzaroan izandako istripu baten ondorioz, begi batean ikusmena galdu zuen. Independentzia Gerra parte hartu zuen eta George Washington eta Horatio Gates jeneralen laguntzailea izan zen.
Armada utzi eta dirurik gabe, artea aukeratu zuen lanbide. Londresera joan zen eta han Benjamin Westekin ikasi zuen. John André Ameriketako Estatu Batuetan hil ondoren, Trumbull traizioagatik espetxeratu zuten. Zazpi hilabete kartzelan egon ondoren, Estatu Batuetara itzuli ahal izan zen.
Gerra amaitu ondoren Londresera itzuli zen margotzera eta 1786an Parisera joan zen. Iraultza amerikarreko gertakari historikoak margotu zituen, baita erretratuak ere. 1794an John Jayrekin Londresera joan zen Kanadako mugen ituna negoziatzeko. 1816tik 1836ra Ameriketako Arte Ederren Akademiako presidente izan zen.