Jon Henrik Fjällgren | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Cali, 1987ko apirilaren 26a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Southern Sámi people (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera Southern Sami (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | reindeer herder (en) ![]() ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | Joik |
Musika instrumentua | ahotsa |
jonhenrik.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jon Henrik Mario Fjällgren[1], jaiotzez Mario Montoya[2], (Santiago de Cali, 1987ko apirilaren 26a) Kolonbian jaiotako suediar abeslari samia da.
Fjällgren Santiago de Calin (Kolonbia) jaio zen[3]. Oso txikia zela, Kolonbiako herrixka batean bizi izan zen eta gero umezurztegi batera joan zen bizitzera. Handik gutxiera, suediar familia sami batek adoptatu zuen. Fjällgren Mittådalengo siida komunitateko kide egin zen eta han elur-oreinen artzain gisa aritu zen[4]. Hainbat elkarrizketetan agerian utzi du txikitan jazarpena pairatu zuela sami eta kolonbiar izateagatik[2]. Nerabezarora iristean, jazarpena gelditu zen[5].
14 urte zituela, abesti tradizional samiak abesten hasi zen. Carl XVI.a Gustaf erregearen eta Silvia erreginaren aurrean abestu zuen Funäsdalen herriko elizan, eta horri esker ospea lortu zuen[6]. 16 urterekin lehen diskoa grabatu zuen: Onne vielle[6].
2014an, 26 urte zituela, Talang Sverige lehiaketan parte hartu zuen[7]. Milioi bat koroako saria irabazi zuen eta Goeksegh diskoa kaleratu zuen 2014ko maiatzaren 19an[8].
2014ko maiatzaren 31n Saepmie Welcomes sami kulturaren jaialdian parte hartu zuen[9] eta uztailean Allsång på Skansen saioan[10].
Lau aldiz parte hartu du Melodifestivalen musikaldian: 2015ean bigarren postuan geratu zen, 2017an hirugarren postuan eta 2019 eta 2023an laugarren postuan[11][12][13].
2021etik aurrera, Suediako Samien Parlamentuko kidea da. Sámit alderdia ordezkatzen du[14].