Jonas Gahr Støre (norvegieraz ˈjùːnɑs gɑː‿ˈʂtø̂ːrə ahoskatua; Oslo, 1960ko abuztuaren 25a) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa da 2021etik aurrera.
Itsas ofizial gisa heziketa jaso zuen eta politika zientziak ikasi zituen Parisen 1981 eta 1985 artean. Lehen ministro batzuen kontseilaria izan zen eta 1995ean Alderdi Laboristan afiliatu zen Gro Harlem Brundtland ezagutu ondoren. Osasunaren Mundu Erakundera joan zen berarekin lan egitera.
Alderdi Laboristaren eskuineko taldekoa da, eta 2014tik alderdiko burua da. Jens Stoltenbergen gobernuan Atzerri eta Osasun ministro izan zen, eta 2021eko urritik Zentroko Alderdiarekin koalizio gobernu bateko lehen ministro da. Norvegiako Gurutze Gorriko presidentea izan zen 2003tik 2005era.
Artikulu hau Norvegiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |