Josep Llimona i Bruguera | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1863ko apirilaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bartzelona, 1934ko otsailaren 27a (70 urte) (69 urte) |
Hobiratze lekua | Poblenou hilerria |
Familia | |
Aita | Josep Llimona i Bonafont |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola de la Llotja (en) ![]() |
Hizkuntzak | katalana |
Irakaslea(k) | Rossend Nobas (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) ![]() |
Mugimendua | modernismo katalana |
Josep Llimona i Bruguera (Bartzelona, 1863ko apirilaren 8a - 1934ko otsailaren 27a), eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat izan zen.
Bartzelonako Lonjako eskolan eta Agapito eta Venancio Vallmitjana anaien tailerrean ikasi zuen. 1880an, Bartzelonako Udalaren beka batekin Erroman zegoela Erramun Berenger III.ari eskainiko zion eskulturaren zirriborroak prestatu zituen. Bere hasierako lanak oso akademikoak izan ziren baina, Parisen egin zuen egonaldi baten ondoren, haren estiloa aldatu zen, Modernismoaren eragin zuzena erakutsiz.[1] Lan handia egin zuen bai Katalunian baita ere kanpoan: Madril, Paris, Brusela eta Buenos Aires. Bere obran hilerrietako arteak garrantzi handia du. Horiekin batera oroimenezko monumentuak egiteko garaian ospe handia lortu zuen. 1892an, margolaria zen Joan Llimona anaiarekin, Cercle Artístic de Sant Lluc sortu zuen. Oso eskultore saritua izan zen.[2]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Llimona i Bruguera ![]() |