Joseph Jules Dejerine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Geneva, 1849ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1917ko otsailaren 26a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Dejerine (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Augusta Déjerine-Klumpke |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Doktorego ikaslea(k) | Jules Tinel (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Alfred Vulpian |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | neurologoa eta medikua |
Enplegatzailea(k) | Bicêtre Ospitalea Pitié-Salpêtrière Ospitalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie Nationale de Médecine (en) |
Joseph Jules Dejerine (1849ko abuztuaren 3a - 1917ko otsailaren 26a) Suitzako neurologoa izan zen, irakurtzerakoan garuneko zein arlok parte hartzen duen identifikatzen lehena, eta alexiaren ikerketan aitzindaria. [1]
Frantzia-Prusia Gerran ospitale batean boluntario gisa lan egin ondoren, 1871n Parisen hasi zituen medikuntza ikasketak. 1886an, irakasle agrégé gisa lanpostua lortu zuen eta neurologiara dedikatu zen erabat. 1895ean, Hôpital Salpêtrière-n hasi zen lanean, eta 1901ean Medikuntzaren Historiako katedra eskuratu zuen, eta 1911n, Pariseko Unibertsitateko neurologia arloan.
Aitzindaria izan zen alexiaren ikerketan, 1881ean, Istripu zerebrobaskular bat jasan ondoren,ez irakurri ez idatzi ezin zuen gaixo baten kasua deskribatu ondoren, eta horren ondorengo autopsiak lesio bat agerian utzi zuen garun-hemisferioko zirkunboluzio angeluarrean eta nahaste afasikoak zituela. [1]
1888an Augusta Marie Klumpke bere ikaslearekin ezkondu zen.