Joseph Ruzindana | |||
---|---|---|---|
1981eko azaroaren 5a - - Servilien Nzakamwita → Elizbarrutia: Byumbako elizbarrutia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nyabihu District (en) ![]() | ||
Heriotza | Kabgayi, 1994ko ekainaren 5a (51 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Joseph Ruzindana (Rambura, 1943ko ekainaren 3a – Kabgayi, 1994ko ekainaren 5a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1981etik 1994ra Byumbako apezpikua izan zena. Ruandako genozidioan hil zen.
Joseph Ruzindana 1943ko ekainaren 3an jaio zen Ramburan. 1972ko uztailaren 23an apaiztu zen Byumban. 1981eko azaroaren 5ean Byumbako apezpiku izendatu zuten eta 1982ko urtarrilaren 17an apezpiku ordenatu zuten[1]. Ordurako Byumbako elizbarrutia ezarri berri zuten Ruhengeriko elizbarrutiaren zatiketaren bidez[2].
1994ko ekainaren 5ean Ruandako Fronte Patriotikoko soldaduek Ruzindana hil zuten Vincent Nsengiyumva Kigaliko artzapezpikuarekin, Thaddée Nsengiyumva Kabgayiko apezpikuarekin, hamar apaizekin eta haur batekin batera[3][4]. Hil zituzten soldaduek Gakurazon zerbitzatzen zuten, Kabgayiko elizatik gertu[5][6].