Josephine Danimarkakoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josephine Sophia Ivalo Mathilda of Denmark |
Jaiotza | Rigshospitalet (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Frederik VIII’s Palace (en) ![]() |
Lehen hizkuntza | daniera |
Familia | |
Aita | Frederik X.a Danimarkakoa |
Ama | Maria Danimarkakoa |
Haurrideak | |
Leinua | House of Glücksburg (Denmark) (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta schoolchild (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Danimarkako Eliza |
kongehuset.dk… |
Josephine Sophia Ivalo Mathilda, Monpezateko kondesa (Kopenhage, Danimarka, 2011ko urtarrilaren 8a) Danimarkako printzesa da. Frederik X.a Danimarkako erregearen eta Maria Danimarkako erreginaren laugarren umea da, bigarren alaba. Bi neba nagusi ditu, Cristian eta Isabella, eta Vicent printzearen arreba biki gazteagoa da (bera baino 26 minutu lehenago jaio zen). Danimarkako tronurako laugarren oinordekotza postuan dago bere neba-ahizpen atzetik.[1]
Aitaren aldeko aitona-amonak ditu Margrethe II.a Danimarkako erregina emeritua eta Henrike errege ezkontidea.
2010eko uztailean Danimarkako errege-etxeak ohar ofizial baten bidez jakinarazi zuen Maria, orduan printzesa, hirugarren aldiz zegoela haurdun. Komunikatu horretan, printzesak bikiak espero zituela esan zen.[2]
Printzesa 2011ko urtarrilaren 8an jaio zen Kopenhagen, 10:56an, Vicente printzea neba bikia baino 26 minutu geroago. Jaiotzean 2554 gramo pisatu zuen eta 46 zentimetro neurtu zituen.[3]
2011ko apirilaren 14an bataiatu zuten, Kopenhageko Holmen elizan, neba bikiarekin batera. Danimarkako errege-familian ohikoa denez, haren izenak bataio-ekitaldian jakinarazi zituzten.[4]
Izenak
Kristau jantzi bat erabili zuen, Ingrid Suediako erreginaren birramonarena izan zena, baina oraindik ez dakigu nondik zetorren. Danimarkako printze oinordekoen seme-alaben artean, Kristian X.a Danimarkako erregearentzat sortutako eta gerora Danimarkako beste erregeek erabili zuten jantzia erabili ez zuen bakarra da.[5]
Bataioko aitabitxi-amabitxiak honako hauek izan ziren: aitaren aldeko izeba, Marie Danimarkako printzesa; amaren aldeko izeba, Patricia Donaldson; Bendt Wedell kondea; Birgitte Handwerk, Jeppe Handwerk, Federico printzearen lagun onaren emaztea; Karlos Borboi-Dos Sicilias printzea eta Josephine Rechner amaren alaguna.
2017ko abuztuan, Tranegård eskolara joaten hasi zen, bere neba-ahizpa zaharrenak joan ziren eskola publiko berera Vicente printzearekin batera, nahiz eta klaseak bananduta eman.[6]
Txikitatik familiako hainbat ekitaldi eta ospakizunetara joaten da, gurasoekin eta neba-ahizpekin batera.[7][8]
2011ko azaroan, artean urtebete egin barik zegoela, Australiara (amaren jaioterrira) egin zuen lehen bidaia ofiziala, gurasoekin eta Vicent neba bikiarekin batera.[9] Groenlandiara egindako bidaietan eta Egun Nazionalaren ospakizunean ere lagundu dio familiari.[10]