Jose Enrique Varela Iglesias (San Fernando, 1891ko apirilaren 17a - Tanger, 1951ko martxoaren 24a) militar espainiarra izan zen, ezaguna Espainiako Gerra Zibilean parte hartu eta Francoren diktaduran egindako zereginengatik. Antonio Lizartzak Nafarroa Garaira ekarri zuen militarki erreketea prestatu eta 1936ko estatu kolpea emateko, baita laudorio ugari jaso ere karlista euskal herritarrengandik.
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |