José María Gil-Robles y Gil-Delgado (Madril, 1935eko ekainaren 17a — ibidem, 2023ko otsailaren 13a) espainiar politikaria izan zen. Europako Parlamentuko lehendakaria izan zen 1997tik 199ra.
José María Gil-Robles politikariaren semea izan zen eta bere familiarekin erbesteratuta bizi izan zen Portugalen. 18 urterekin zuzenbidea ikastera joan zen Deustuko Unibertsitatera. Gorteetako letradua izan zen frankismoaren eta demokraziaren garaian.
Trantsizioan Herri Federazio Demokratikoa sortu zuen eta 1977an Kristau Demokraziaren Federazioan sartu zen. Geroago, Alderdi Demokrata Popularreko, Alianza Popularreko eta Alderdi Popularreko kide izan zen.
Eurodiputatua izan zen 1987tik 2004ra, eta lehendakaria 1997tik 1999ra.