Jules Dupré | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jules Louis Dupré |
Jaiotza | Nantes, 1811ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | L'Isle-Adam, 1889ko urriaren 6a (78 urte) |
Hobiratze lekua | L'Isle-Adam cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Auguste Raffet (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Barbizongo eskola |
Mugimendua | Barbizongo eskola |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Jules Dupré (Nantes, 1811ko apirilaren 5a - L'Isle-Adam, Val-d'Oise, 1889ko urriaren 6a) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen.
Jules Dupré bere aitak zuzentzen zuen fabrikan hasi zen artegintzan, portzelana dekoratzen. 1823an Parisera joan zen eta Jean-Marie Diébolt paisaia-margolariarekin ikasi zuen. Honen eraginez, aire zabalean margotzen hasi zen. 1830-31tik aurrera Louis Cabat, Constant Troyon eta Théodore Rousseaurekin izan zuen harremana[1]. Bere margogintzan, 1834an Londresen egindako egonaldi batean ezagutu zituen John Constableren eta beste paisaia-margolari ingelesen lanek eragin handia izan zuten.
Frantzian barrena (Pirinioak, Normandia, Pikardia, Sologne) margotzen ibili zen eta Théodore Rousseaurekin Barbizonera maiz joaten zen. Azkenik, 1849an L'Isle-Adamen kokatu zen[1]. Bizitzako azken urteetan, udak Cayeux-sur-Meren igarotzen hasi zenetik, itsas ikuspegi ugari margotu zituen[2].
Jules Dupréren margolanek arrakasta izan zuten. 1849an Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten eta 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalean zenbait domina irabazi zituen[1].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Dupré |