Jules de Trooz

Jules de Trooz


Belgikako Lehen Ministroa

1907ko maiatzaren 2a - 1907ko abenduaren 31
Paul de Smet de Naeyer - Frans Schollaert
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaLovaina1857ko otsailaren 21a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBrusela1907ko abenduaren 31 (50 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaCatholic Party (en) Itzuli

Jules Henri Ghislain Marie, de Trooz baroia (Lovaina, 1857ko otsailaren 21a - Brusela, 1907ko abenduaren 31) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1907ko maiatzetil abendura.

Filosofia ikasketak egin zituen Lovainako Unibertsitate Katolikoan, lizentziatu gabe. Ondoren, politikan aritu zen eta Lovainako Elkarte Katolikoko idazkaria izan zen. Brabanteko kontseilari probintziala eta Lovainako herri-kontseilaria izan zen politika nazionalera iritsi aurretik. 1889an diputatu aukeratua izan zen eta 1899an barne ministro izendatua izan zen. 1902an sufragio unibertsalaren aldeko manifestazioen errepresioa agindu zuen eta Alderdi Katolikoko kide bezala irakaskuntza librearen garapena bultzatu zuen.

1907ko maiatzaren 2an lehen ministro bihurtu zen eta 1907ko abenduaren 31n hil zen karguan.