Juliana Morell

Juliana Morell

Bizitza
JaiotzaBartzelona1594ko otsailaren 16a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaAvignon1653ko ekainaren 26a (59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
hebreera
latina
greziera
frantsesa
italiera
arabiera
Asiriera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, moja eta itzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Juliana Morell edo Morella, (Bartzelona, 1594ko otsailaren 16a - Avignon, 1653ko ekainaren 26a), poeta, humanista eta domingotar moja. 1608an legeetan doktore titulua lortu zuen.

Judu konbertsoen ondorengoen alaba zen. Ama galdu zuen bi edo hiru urte zituenean. Talentu apartekoa zen: lau urterekin irakurtzen eta idazten ikasi zuen Bartzelonako domingotar fraideekin, erraztasun handiz. Une batetik aurrera ezin ziotela beste ezer irakatsi adierazi zuten. Zazpi urte zituenean bazekien katalanez, grekeraz, latinez eta hebreeraz. Hamabi urte zituenerako arabiera, siriakoa, italiera, frantsesa eta gaztelania ere bazekizkien gutxienez. Hamazazpi urterekin hamalau hizkuntzatan hitz egiten, irakurtzen eta idazten zituen. [1]

Bere aita, Joan Antoni Morell, bankari ezaguna eta gizon ikasia zen. Homizidio batean nahastuta aurkitu zuen bere burua eta Lyonera ihes egin zuen bere alabarekin, garai hartan, zazpi edo zortzi urte zituena. Lyonen alaba hezten jarraitu zitzaion Filosofian, Matematikan, Zuzenbide zibil eta kanonikoan, Astronomian, Fisikan eta Musikan.

1606 edo 1607 urtean, hamabi edo hamahiru zituenean, tesi batzuk defendatu zituen cum Logicas tum Morales Margarita Austriakoa Espainiako Erreginari eskainitakoak, eta 1608an doktore summa cum laude titulua jaso zuen Avignonen[2]. Aita Santuaren Estatuaren parte zen Avignon garai hartan eta hara bizitzera joana zen aitarekin. Comté kondesaren babesarekin eta bere aita prestatzen ari zen ezkontzatik ihesi, Avignongo San Praxedesen komentuan sartu zen. Moja izateko botoak 1610eko ekainaren 20an egin zituen. Handik hiru urtera priorea zen, eta bi aldi gehiagoan izan zen hautatua. Komentu horretan bizi izan zen 1656. urtean hil zen arte eta han dago ehortzita.

Lope de Vega- k goraipatu zuen bere Laurel de Apolo laneko bigarren silaban eta Benito Jerónimo Feijoo-k ere bai, besteak beste. Gabriela Vellay-kok 1662an egindako idazle honen biografia bat gordetzen da, hagiografia izaera duena.

Morellek San Vizente Ferrer-ren hainbat lan itzuli zituen latinetik frantsesera, bereziki honakoa: Vita Spiritualis (Lyon, 1617; Paris, 1619) izenburu honekin: Traité de la vie spirituelle par S. Vincent Ferrier de l’Ordre de S. Dominique, traduit de Latin en Francez avec des remarques &annotations sur chaque chapitre; unos Exercices spirituales sur l’éternité, avec quelques autresméditations de divers sujets,& un petit exercice préparatoire pour la sante profession (Avignon, [./https://es.wikipedia.org/wiki/1637 1637]).

Gainera, San Agustinen erregelaren itzulpena egin zuen frantsesera, irakasteko asmoz egindako zenbait iruzkin eta behaketekin (La regle de S. Agustín traduite en François, enrichie de diverses explications & remarques pour servir d’istruction, Avignon, 1680). Lau hori Marie Beauchamp-ek gure egilearen biografia erantsita argitaratu zen.

Histoire du retablissement & de la reforme de son monastere desante Praxede, avec les vies de quelques religieuses du dit monastere decedées de sontemps en opinión de vertu, eskuizkribua ere idatzi zuen.

Baita, latinez eta frantsesez idatzitako poemak gehienak eskuizkributan iritsi zaizkigunak; eta prosan idatzitako testuak, hala nola, "Paulo Varen aurrean esandako otoitza" inprimatu egin zena eta, ziurrenik, bere doktorego tesia izan zena eta Avignongo Aita Santuaren aurrean irakurri zuena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Domínguez, Dani. «"Juliana Morell la catalana que se doctoró a los 14 años"» lamarea.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  2. a b Ferrer, Sandra. «UN MILAGRO DE SU SEXO, JULIANA MORELL (1594-1653)» www.mujeresenlahistoria.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-26).