June Eric-Udorie | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1998ko ekainaren 18a (26 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Nigeria Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Downe House (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
June Eric-Udorie (Irlanda, 1998ko ekainaren 18a) Britainia Handian bizi den idazle eta feminista da. The Guardian, New Statesman eta Cosmopolitan egunkarietako kazetari eta blogaria da.[1] [2] [3] 2016an, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen "emakume inspiratzailea eta eragina duena" izateagatik.[4]
Jatorri nigeriarra badu ere, Irlandan jaio eta 10 urte zituela Erresuma Batura mugitu zen bizitzera, bertan bizi eta lan egiten du. Berkshireko Thatchameko Downe House School-en ikasi zuen.[5] [6] [7] [8]
Bere eskaerari esker, Erresuma Batuko "A" mailako politika- curriculumean feminismoa gehitzea lortu zuen. Plan UK, Gazteen Aholku Batzordeko kidea da, baita FGM-ko enbaxadorea eta emakumezkoen mutilazio genitalen aurkako ekintzailea.[9] [10]
2015 ean, Red aldizkariak urteko Smart Women (emakume argia) sarirako izendatu zuen. [11] [12] Urte berean, beste izendapen batzuk izan zituen Young Commentariat, Words By Women eta PRECIOUS sarietarako.[13] [14] [15]