Jurasiko Ertain

Jurasiko Ertain
Jurasiko Ertain

Kronologia
Hasieraduela 174.100.000 urte
Amaieraduela 163.500.000 urte
Honen parte daJurasiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaCalloviar
Bathoniar
Bajociar
Aaleniar
Etimologia
Honen izena daramaJura

Jurasiko Goiztiar Jurasiko Ertain Jurasiko Berantiar

Jurasiko Ertaina, edo Erdi Jurasikoa estratigrafiaz ari garenean, eskala kronoestratigrafikoan ageri den serie bat da. Periodo Jurasikoko bigarren seriea da, eta lau estai geologikotan banatuta dago: Calloviarra, Bathoniarra, Bajociarra eta Aaleniarra. Erdi Jurasikoa, duela 175,6 ± 2,0 milioi urte hasi eta 161,2 ± 4,0 milioi urte inguru arte irauten du. Behe Jurasikoa amaitzean, hasten da serie hau, eta serie honen bukaeran, Goi Jurasikoa hasten da.

Estratigrafia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aaleniarraren oinarria, Guadalajaran.

Aaleniarrak Alemaniako Aalen hiriaren izena darama. Aaleniarra Karl Mayer-Eymar geologo suitzarrak definitu zuen 1864an. Jatorriz, azpiko muga Jurasiko Beltzaren buztin ilunen eta Alemaniako hegoaldeko sekuentzia Jurasikoetako hareharriaren eta oolitaren artean zegoen. Aaleniarreko GSSP marka Fuentelsazen dago, Iberiar mendilerroan, Guadalajarako probintzia (Espainia), eta 2000. urtean ezarri zuten. Aaleniarrareen oinarria Leioceras opalinum ammonitarraren lehen agerpenaren arabera definitzen da[1].

Alcide d'Orbignyk 1842an Bajociar estaia izendatu zuen, Bayeux hiriaren latinezko izena (Bajoce), Normandian, Frantzia. GSSPren urrezko iltzea Murtinheira sekzioan dago, Cabo Mondegon, Portugalen. 1997an hartu zen erabakia. Bajociarraren oinarriaren definizioa Hyperlioceras mundum ammonitearen lehen agerpena da[2].

Bathoniar izena Bath (Ingalaterra) hiriagatik jasotzen du, 1843an d'Omalius d'Halloy geologo belgikarrak aurkeztua, eskualdeko zenbait harrobietako kareharri oolitiko zati osatugabe baten ondoren. Bathoniarraren oinarria Ravin du Bèsen dago, Bas-Auran eremuan, Proventza Garaiko Alpeetan, Frantzian. Bathoniaren oinarria Gonolkites convergens ammonitaren lehen agerpenaren bidez definitzen da, Zigzagiceras zigzag ammonite eremuaren oinarrian[3].

Calloviarra Wiltshireko Kellaways herrixkaren latinizatutako izenetik dator, eta 1852an Alcide d'Orbignyk jarri zion izena, jatorriz Forest Marble Formazioaren eta Cornbrash Formazioaren arteko kontaktuan zegoen basea. Hala ere, geroago aurkitu zen muga hori Bathoniarraren goialdean zegoela[4]. Calloviarraren oinarriak ez du oraindik GSSP ziurtaturik. Kepplerites generoko amoniteen lehen agerpena da, Calloviarraren oinarrizko definizioa[5].

Serie honetan zehar, dinosaurorik deigarrienak, Megalosaurus eta Huayangosaurus dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Barrón, Eduardo; Ureta, Soledad; Goy, Antonio; Lassaletta, Luis. (2010-08-01). «Palynology of the Toarcian–Aalenian Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) at Fuentelsaz (Lower–Middle Jurassic, Iberian Range, Spain)» Review of Palaeobotany and Palynology 162 (1): 11–28.  doi:10.1016/j.revpalbo.2010.04.003. ISSN 0034-6667. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. (Ingelesez) Enay, G. Pavia and R.. (1997-03-01). «Definition of the Aalenian-Bajocian Stage boundary» Episodes Journal of International Geoscience 20 (1): 16–22.  doi:10.18814/epiiugs/1997/v20i1/004. (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. (Ingelesez) Fernández-López, Sixto Rafael; Pavia, Giulio; Erba, Elisabetta; Guiomar, Myette; Henriques, Maria Helena; Lanza, Roberto; Mangold, Charles; Morton, Nicol et al.. (2009-12-01). «The Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) for base of the Bathonian Stage (Middle Jurassic), Ravin du Bès Section, SE France» Episodes Journal of International Geoscience 32 (4): 222–248.  doi:10.18814/epiiugs/2009/v32i4/001. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  4. (Ingelesez) Ogg, J. G.; Hinnov, L. A.; Huang, C.. (2012-01-01). Gradstein, Felix M. ed. «Chapter 26 - Jurassic» The Geologic Time Scale (Elsevier): 731–791.  doi:10.1016/b978-0-444-59425-9.00026-3. ISBN 978-0-444-59425-9. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  5. «International Commission on Stratigraphy» jurassic.stratigraphy.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]