Justin Metsing Lekhanya (Thaba-Tseka, 1938ko apirilaren 7a - Maseru, 2021eko urtarrilaren 20a) lesothoar militar eta politikaria izan zen. 1986an armadako burua zen, estatu-kolpe baten bidez Leabua Jonathanen gobernua boteretik kendu zuenean. Hegoafrikarekiko harremanak hobetu zituen eta Moshoeshoe II.a erregearen botereak handitu zituen. 1990ean beste estatu-kolpe bat eman zuen eta erregea abdikatzera behartu zuen. Erregea hurrengo urtean berrezarri zuten eta Lekhanyak boterea galdu zuen estatu-kolpe berri batean. Ondoren, Lesothoko Demokraziaren Kongresua zuzendu zuen.