KV27 | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 20,78 () m |
Azalera | 91,87 m² |
KV27 Egiptoko Luxor hiri inguruan dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Apaindurarik eta froga dokumental zehatzik ez dagoenez, ezinezkoa da bertan, jatorrian, nortzuk lurperatuak izan ziren jakitea, baina, edozein kasutan, dirudienez, XVIII. dinastia inguruan datatuak daude.
KV27, hilobi gehienetatik urrun dago, haranaren ekialdeko zatian, eta errege hilobiren batetik ez oso hurbil -hurbilenekoa, KV20a, ehun metro ingurura dago-. KV28 hilobiaren ondokoa da, biak ala biak KV21 eta KV44 eta KV45 bikien artean kokatuak.
Bere diseinu hain berezia, bakarrik KV30 hilobiarekin banatzen duena, sarrera putzu bat eta gela bakar bat duten hilobien eta korridore bakar baten luzeran zehar irekitzen diren gela anitzeko hilobien arteko nahasketa dirudi. Hilobia, erabat zulatua dago, ondo leundua eta egitura irmokoa, zutabe, eskailera edo aipagarria izan daitekeen beste elementu arkitektonikorik gabea. Egitura sinplekoa eta ondo amaitua, tokiak lurperaketa anitza ahalbidetu zezakeen, gela ezberdinek zuten antzeko tamaina dela eta. KV27 hilobiaren multzoa honako estantzia hauetan banatzen da:
Dirudienez, hilobiak, indar handiko sei uholde behintzat jasan ditu, zenbait toki hondakinez bete zituztenak, eta zeozer kaltetu zuten egitura irmoa. Hilobia halako egoeretatik babesteko neurriak hartu dira, eta sarreran, ur kopuru handia igarotzea galerazten duten hesiak eraiki dira.
Ez dakigu KV27 hilobia noiz aurkitua izan zen, baina litekeena da Belzonik, Wilkinsonek eta baita Pocockek ere jada ezagutzea, azken hau, XVIII. mendeko bidaiaria. Hala ere, bere esistentziak ez zuen espedizio handien interesa eta arreta piztu askoz beranduago arte, 1990ean, urte honetan, Donald P. Ryanek Pacific Lutheran Universityrentzat industu eta neurri batean garbitu zuelarik.
Bere ikerketen ondorioa KV27 hilobiak, XVIII. dinastian, errege familiako pertsona bat edo gehiagoren lurperaketa izan behar zuela izan zen, hilobiaren diseinuak, asmo bereko hilobien miniatura baitzirudien, KV12 edo KV5 bezala. Teoria hau, arkitektura diseinuaz gain, Tutmosis IV.a edo Amenofis III.aren erregealdiak adierazten duten zeramikaren aurkikuntzan oinarritzen da. Dena dela bere balizko jabeen nortasuna adieraz dezaketen apaindura edo sortze gordailu faltak, aukera asko uzten ditu irekiak.