KV33 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′17″N 32°36′03″E / 25.7381°N 32.6008°E |
KV33, Erregeen Haraneko egiptoar hilobi bat da, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoena, gaur egungo Luxor hiriaren inguruan. Ia ez dakigu ezer hilobi honi buruz, baina, dirudienez, XVIII. dinastian eraikia izan zen.
KV33 hilobirik ezezagunenetakoa da, ez bakarrik Erregeen Haranean, baizik eta baita Tebasko Nekropoli osokoa ere. Hilobi honi buruz zehatz dakigun bakarra, bere kokapena da, Tutmosis III.a faraoiaren KV34 hilobiaren iparrekialdean eta Hatshepsut Meritraren KV42 hilobiaren gainetik.
Hilobiaren oinplano eta diseinua ere, misterio bat dira. Baedekerrek, nork 1902an bisitatu zuen, toki oso txikia zela zioen, noble baten ohiko lurperaketa, hondakinez betetako bi gelekin, eta dirudienez, interesgarria izan litekeen objekturen bat aurkitzeko itxaropen gutxirekin. Egia esan, hau da KV33 hilobiaren deskribapen bakarra.
Hilobi honen indusketari buruz ere, ez dago askorik esateko. Victor Loretek, Service des Antiquitésaren agindupean lanean ari zenean, hilobi mordoa aurkitu zuen bi urteren buruan, 1898 eta 1899an. KV33a, aurkikuntza txiki bat baino ez zen izan, kronologikoki KV32 eta KV34 harrigarriaren artean kokatua, egiptologoen aldetik interes askorik izan ez zuena.
KV34tik hain hurbil dagoenez, Tutmosis III.aren hilobi honen biltegi bat izan zela pentsatu izan da, edo bigarren mailako lurperaketa bat, beharbada, Tutmosis III.aren familiako pertsonaren baten edo Rejimra chatyaren familiarena. Hala eta guztiz ere, hilobi mota, dirudienez, XVIII. dinastiarekin bat dator.
Gaur egun, ez dago KV33 hilobian sartzeko inongo modurik, bere sarreraren gainetik banku bat jarri baita. Dakigunez, oraindik ez dira bertako hondakin guztiak kendu, eta garbitu ere ez da egin.