KV5 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°26′N 32°22′E / 25.44°N 32.36°E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | indusketa arkeologikoa: 443,2 () m |
Azalera | 1.266,47 m² |
KV5, Ramses II.a faraoiaren semeen hilobiaren egungo izena da. Erregeen Haranaren ekialdean kokatua, bere tamaina handiak, Erregeen Haraneko aurkikuntzarik txundigarrienetako bat bihurtzen du Tutankamonen hilobia aurkitu zenetik.
James Burtonek aurkitu eta industu zuen 1825ean. Beste horrenbeste egin zuen Howard Carterrek 1902an. Theban Mapping Projecteko Kent R. Weeks, hilobi hau industen hasi zen 1987tik aurrera, eta, 1995ean, lehen konpartimenduak garbitu ondoren, harkaizpeko pasabideak aurkitu zituzten, hirurogeitamar ganbera lerrokatu dituztenak.
Ramses II.ak, seme-alaba ugari izan zituen, eta garairako oso harrigarria izan zen adina hartzera iritsi zen. Beraz, seme-alaba ugari lurperatu zituen eurentzako eskainia zen hilobi horretan. Zenbait alditan handitu behar izan zen hilobia, gela gehiago gehitzeko.
KV5a, jatorrian, Egiptoko XVIII. dinastiako hilobi bat izan zen, Ramses II.ak erabilia eta zenbait alditan handitua, bere seme-alabetako sei behintzat lurperatzeko.
Hilobia, oraindik industen ari dira, eta 121 gela eta korridore aurkitu dira, baina litekeena da 150era ere iristea, eta haraneko handiena da. Izan ere, zutabeen ganbera, Erregeen Haraneko edozein hilobiren konpartimendurik handiena da, eta beste edozeinek baino zutabe gehiagorekin, hamasei orotara.
Aho irekitzearen errituaren eskenekin eta faraoiaren, bere semeen eta zenbait jainkoren irudiekin apaindua dago.
Hilobi honen planoa, ez ohikoa da: aldaketa bat dago ardatz nagusian zutabeen ganberaren ondoren, zenbait konpartimendu bata bestearen azpian jartzen dira, bi pasabide doaz sarreraren azpitik, etab...
Aurkikuntzen artean zeramikazko objektu ugari, ushebtiak, faienza, idazkera hieratikoz idatzitako ostrakak, kristalezko potoak, Osiris jainkoaren estatua handi bat, bitxiak eta sei momia daude.