KV54

KV54
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′23″N 32°36′09″E / 25.7397°N 32.6025°E / 25.7397; 32.6025
Map
ErabiltzaileaTutankhamon
Arkitektura
Dimentsioak1,69 (luzera) m
Azalera2 m²

KV54 Egiptoko Erregeen Harana nekropolian dagoen hilobi bat da. Edward Ayrtonek aurkitu eta industu zuen Theodore M. Davisentzat lanean ari zela.

Izatez, ez da hilobi bat, baizik eta putzu txiki bat, Seti I.a faraoiaren hilobitik gertu dagoena itxitako hamabi bilketa pitxer izan zituena. Pitxer hauen barnean, kontu handiz batuak, zenbait objektu aurkitu ziren: zeramika, platerak, natroia zuten poltsak, animali hezurrak, lore itxurako paparreko apaingarriak eta lihoa, garai horretan oraindik askorik ezagutzen ez zen Tutankamon faraoiaren erregealdiko azken urteetan datatutako idazkunekin.

1909an, Davisek sei pitxerretako edukia Egiptotik atera eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Art museoari eman zizkion, oraindik bertan jarraitzen dutelarik. Davisek, prentsari, Tutankamonen hilobia aurkitu zuela adierazi zion, eta 1912an bere ikerketak The Tombs of Harmhabi and Touatankhamanou (Horemheb eta Tutankamonen hilobiak) izeneko liburu baten argitaratu zituen.

KV54ko aurkikuntzetako bat lihozko oihal bat zen. Oihal honek idazkera hieratikoa zuen, eta honako hau zioen: "Jainko onari, bi Lurren Jauna, Nebjeperura (nb ḫpru rˁ, Tutankamonen Nesut-Bity izena, Agerpenen Jauna Ra da), Minen maitea. 6. urteko lihoa", KV54a Tutankamonen hilobia ez zela frogatzen zuena, eta oraindik aurkitu ez zen hilobi baten existentzia adierazten zuen. Howard Carter, Tutankamonen benetako hilobia den KV62a 1922an aurkitu zuena, Metropolitan Museoko Herbert Winlockekin bat zetorren iritzi honetan.

1923an, Winlockek, tebastar nekropoli honetako beranduagoko beste indusketa batzuetan antzeko hobiak aurkitu zituena, KV54a ez zuen errege hilobi bezala identifikatu, baltsamatze putzu bezala baizik, faraoiaren momifikazioan erabilitako gaien hondarrak gordetzen zituena, bere hilobia baino gehiago. Jakiak eta hauekin lotutako beste artikulu batzuk, ziuraski, faraoiaren hiletan ospatutako oturuntza batetik datoz. Winlockek, hil segizioarekin batera joan ziren zortzi negarlari ofizial egon zirela uste du.

Carterrek Tutankamonen hilobia 1922an aurkitu zuenean, antzeko objektuak aurkitu ziren sarrerako korridorean, eta uste denez, berau arpilatzeko lehen saiakeraren ondoren, putzuko baltsamatze gaiak KV54 hobira eraman ziren, eta pasabidea hondakinez bete zen beste arpilaketarik eragozteko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]