Kaden Groves (Gympie, 1998ko abenduaren 23a) txirrindulari australiarra da, profesionala Alpecin–Deceuninck taldean.
Groves junior mailan nabarmentzen hasi zen, 2016ko Autraliako errepideko txapelketa irabaziz. Pixkanaka, hainbat etapa garaipen eskuratu zuen eta horrek 2022an jauzi handia emateko aukera eman zion. Urte horretan Kataluniako Voltako etapa bat eta Espainiako Vueltako beste bat lortu zituen.
Emaitza on hauexen ondorioz, Alpecin-Deceuninck taldeak fitxatu zuen 2023an. Urte horretan bertan, besteak beste, Kataluniako Voltako bi etapa, Italiako Giroko etapa bat eta Espainiako Vueltako hiru etapa irabazi zituen.
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
Lasterketa | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | ― | — | ― | UT | 91. | |
Frantziako Tourra | — | — | ― | — | — | — | — | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | ― | — | ― | 113. | 122. | 100. | |
— | — | — | — | — | — | UT |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu