Kalo

Kalo
Datu orokorrak
Lurralde eremua Espainia
 Portugal
eta baita Frantzia, Brasil, Argentina eta Mexiko ere
Hiztunak40.000-170.000 (estimazioen arabera)
OfizialtasunaInon ez
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza mistoa. Erromantze gramatika; eta romaniaren oinarria lexikoan
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3rmq
Ethnologuermq
Glottologcalo1236
IETFrmq

Kaloa Europa hegoaldeko ijitoen hizkuntza da, erromanieraren dialektoa. Iberiar penintsulan mintzatua, batez ere. Jatorrizko hizkuntzaren elementuak gordez, gaztelaniaren edo katalanaren zenbait hitz eta, batik bat, euren gramatika bereganatu ditu.

Talde etniko horren bizimodu gogorra eta estigma historikoagatik, ezkutatutako hizkuntza izan da: taldekoak ez zirenek ez ulertzeko erabiltzen zen. Hori dela eta, gaur egun, gramatika eta sintaxia galduta daude, neurri handi batean. Ijitoen taldeak eta Gobernuz kanpoko erakundeak bultzatzeko eta berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.

Eragina gaztelanian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniak zenbait hitz hartu dizkio:

  • gachó (jatorrizko gadjó, "gizona")
  • chava (chavó, "mutikoa", jatorriz "semea" adierazteko erabiltzen zena)
  • parné ("dirua")
  • chorar ("lapurtu")
  • currelar edo currar ("lan egin")
  • fetén ("bikaina")
  • molar ("gustukoa izan")
  • pinrel (pinré, "oina")
  • biruji ("hotza")
  • piltra ("ohea")
  • churumbel ("umea, haurra")

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]