Osoa | 9.984.670 km² |
Lehorra | 9.093.507 km² |
Ura | 891.163 km² |
Latitudea | 60°0' N |
Longitudea | 95°0' W |
Mugak | |
Ameriketako Estatu Batuak | 8.893 km |
Itsas erreklamazioak | |
Ondoko eremua | 24 itsas milia |
Jurisdikziopeko urak | 12 itsas milia |
Muturreko garaierak | |
Puntu beherena | 0 m (Ozeano Atlantikoa) |
Puntu gorena | 5.959 m (Logan mendia) |
Kanada Ipar Amerikako iparraldeko estatua da. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, hots, munduko herrialderik handienetan bigarrena.[1]
Kanadak 10 probintzia eta 3 lurralde ditu.
Ipar Amerikako iparraldearen zatirik handiena hartzen du, Ozeano Atlantikoaren, Ozeano Barearen eta Ozeano Artikoaren artean. Hegoaldean Ameriketako Estatu Batuekin du muga, eta ipar-mendebaldean Alaska estatuarekin. Kontinenteko lurraldea ez ezik, hainbat uharte ere hartzen ditu, besteak beste, Baffin, Victoria, Devon, Ellesmere, Banks, Axel Heiberg eta Melville.
Bost zati bereizten dira Kanadako lurraldean:
Mendi Harritsuek ur isuriaren banalerroa eratzen dute. Mendebaldean sortzen eta Ozeano Barera isurtzen diren ibai gehienak laburrak eta ur emari lasterrekoak dira; Columbia eta Fraser dira nagusiak. Ekialdean sortzen direnak, berriz, Ozeano Artikora eta Hudson badiara isurtzen dute ura, eta luzeak dira; Mackenzie da luzeena: 3.700 kilometro. Bestalde, garrantzi handia du San Laurendi ibaiak (1.300 kilometro luze); ontziz ibiltzeko egokia da, eta Atlantikoaren eta Aintzira Handien arteko garraiorako erabiltzen da. Churchill, Nelson, Severn eta Albany ibaiek ere Hudson badian dute ahoa.
Aintzira asko eta handiak daude. Glaziarrek sortutako aintziren artean, Hartzaren Aintzira Handia, Esklaboen Aintzira Handia, Athabaska eta Winnipeg dira nagusiak, elkarren artean ibaiez lotuak daudenak. Aintzira Handiek (Superior, Huron, Erie eta Ontario) 2.400 kilometro koadroko eremua hartzen dute, eta Kanadaren eta Estatu Batuen arteko muga dira. Ontario eta Eire aintziren artean daude mundu osoan ezagunak diren Niagarako ur-jauziak. Neguan ibai eta aintzira asko izoztu egiten dira, eta batzuetan Niagarako ur-jauziak berak ere.
Klima kontinental hezea (Dfb) eta azpiartikoa (Dfc) dira hedatuenak Kanadan. Mendebaldeko itsasertzekoa ozeaniko epela da (Cfb), eta iparraldekoa tundrakoa (ET): zortzi hilabetez batez besteko tenperaturak 0 °C baino apalagoak dira, eta uztailean adibidez ez dira 10 °C-tik igotzen. Urtarrilean, Ozeano Bareko ertzak bakarrik izaten ditu, itsasoaren eraginez, 0 °C-tik goragoko tenperaturak batez beste. Hilabete horretan Kanadaren erdialdean tenperaturak oso hotzak dira: -10 °C Superior aintziraren parean, -30 °C Hudson badiaren kostaldean, eta zertxobait igotzen dira Atlantikoko itsasertzean (0 °C-tik 5 °C-ra Eskozia Berrian).
Hiria | Uztaila (°C) | Urtarrila (°C) |
---|---|---|
Calgary[2] | 23/9 | −1/−13 |
Charlottetown[3] | 23/14 | −3/−13 |
Edmonton[4] | 23/12 | −8/−17 |
Fredericton[5] | 26/13 | −4/−16 |
Halifax[6] | 23/14 | 0/-9 |
Iqaluit[7] | 12/4 | −23/−31 |
Montreal[8] | 26/16 | −5/-12 |
Ottawa[9] | 27/15 | −6/−15 |
Quebec Hiria[10] | 25/13 | −8/-18 |
Regina[11] | 26/11 | −10/-22 |
Saskatoon[12] | 25/11 | −12/-22 |
St. John's[13] | 20/11 | −1/−9 |
Toronto[14] | 26/18 | −1/−7 |
Whitehorse[15] | 21/8 | −13/−22 |
Windsor[16] | 28/17 | −1/-8 |
Winnipeg[17] | 26/13 | −13/−20 |
Vancouver[18] | 22/13 | 6/1 |
Victoria[19] | 22/11 | 7/1 |
Yellowknife[20] | 21/12 | −23/−31 |
Pinudiak daude lurralde artikoetako hegoaldean. Iparraldea tundraz estalirik dago. Hego-ekialderantz joan ahala pinudiak desagertuz doaz eta hosto erorkorreko zuhaitzek hartzen dute haien lekua, klima gozoagoa baita. Belardietan, lehorte hilabeteak direla-eta, landaretza estepakoa da. Itsasotik hurbil dauden mendietan euri asko egiten du eta baso handiz estalirik daude. Barnealdeko ordokiak idorrak dira, eta landaredia pobrea da.
Kokapena: Ipar Amerikaren iparraldean; ekialdean Ozeano Atlantikoa du, mendebaldean Ozeano Barea, iparraldean Ozeano Artikoa, eta ipar-mendebalde eta hegoaldean Ameriketako Estatu Batuak[1]
Koordenatu geografikoak: 60°0' N 95°0' W
Azalera:
Herrialdearen mugak:
denetara: 8.893 km
Erresuma mugakideak:
Itsasbazterra: 202.080 km
Lurraldea: ordokiak nagusi dira; mendiguneak mendebaldean eta sakonguneak hego-ekialdean[1]
Muturreko garaierak:
Baliabide naturalak: burdina, nikela, zinka, kobrea, urrea, beruna, lur arraroak, molibdenoa, potasa, diamanteak, zilarra, arrantza, egurra, basabizitza, harrikatza, petrolioa, gas naturala, energia hidraulikoa[1]
Lurren erabilera:
Lur ureztatua: 8.700 km² (2012)[1]
Arrisku naturalak: iparraldeko permafrosta eragozpen handia da garapenerako; Mendi Harritsuen ekialdean ekaitz ziklonikoak eratzen dira, Artikoko, Pazifikoko eta Ipar Amerikako barnealdeko aire-masak elkartzearen ondorioz, herrialdeko euri eta elur erauntsi handienak sortuz.[1]