Karel Jaromír Erben | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Miletín, 1811ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa |
Bizilekua | Birthplace of Karel Jaromír Erben (en) |
Heriotza | Praga, 1870eko azaroaren 21a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | gymnasium Arte Fakultatea |
Hizkuntzak | alemana poloniera errusiera txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, musikologoa, historialaria, artxibozaina, kazetaria, idazlea, etnografoa, collector of fairy tales (en) , prosalaria, bildumagilea, legelaria eta editorea |
Lantokia(k) | Praga |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Maćica Serbska (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | Jarmil Erben, J. E. Miletínský eta Květomil Podlipský |
Karel Jaromír Erben (Miletín, Austria, 1811ko azaroaren 7a - Praga, Austria-Hungaria, 1870eko azaroaren 21a) txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa izan zen. Testu zaharrak, Jan Husen txekierazko obrak eta lehen txekiera literaturaren antologia bat eman zituen argitara. Erbenenak dira Bohemiako kantu nazionalak (1842-1845), Ehun ipuin eta eslaviar herrietako elezaharrak (1865). Balada- eta poema-bilduma bikain bat eskaini zuen 1853. urtean, Elezahar nazionalak izenaz.