Karl Eichwald | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jelgava, 1795eko uztailaren 4a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Bizilekua | Errusia |
Heriotza | San Petersburgo, 1876ko azaroaren 10a (juliotar egutegia) (81 urte) |
Hobiratze lekua | Smolensky Lutheran Cemetery (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vilnius University (en) |
Hizkuntzak | latina alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, paleontologoa, akademikoa, zoologoa, katedraduna, idazlea, botanikaria, medikua, entomologoa eta naturalista |
Enplegatzailea(k) | Kazan Imperial University (en) Vilnius University (en) |
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Accademia delle Scienze di Torino Wileńska Komisja Archeologiczna (en) |
Karl Eduard von Eichwald (errusieraz: Эдуард Иванович Эйхвальд, Eduard Ivanovitx Eikhval'd[1]; Jelgava, Letonia, 1795eko uztailaren 4a - San Petersburgo, 1876ko azaroaren 10a) Errusiar Inperioko geologo, zoologo eta psikologoa izan zen.
Eichwald jatorriz Baltiko aldeko germaniarra zen, Letonian sortua, Courlandeko dukerrian. Garai hartan Letonia Errusiar Inperioaren barnean zegoen 1795eko Poloniaren Hirugarren Zatitzearen ondoren.
Bere gurasoen izenak Johann Christian von Eichwald eta Charlotte Elisabeth née Louis ziren.
1814. urtean medikuntzako tituloa lortu zuen Berlingo unibertsitatean, eta 1819. urtean Vilniusen doktoradutza lortu zuen. Zoologian irakaslea egin zen Kazanen 1823.urtean. Lau urte geroago zoologian eta anatomia konparatuan irakasle bilakatu zen Vilniusen.
1825.ean Sophie von Finckerekin ezkondu zen.
1838.ean zoologian, mineralogian eta medikuntzaren irakaslea San Petersburgon, eta azkenean paleontologian irakaslea bilakatu zen azken hiri honetako meagintza institutoan.
Asko bidaiatu zuen Errusiar inperioan barrena, eskualde asko exploratu zuen, eta geologia, botanika eta zoologiaz gain, arkeologia eta etnologia kontuak ikertu zituen ere.
San Petersburgon zendu zen azkenean.
Argitaratutako bere lanen artean:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Eichwald |