Karl Krolow

Karl Krolow

Bizitza
JaiotzaHannover1915eko martxoaren 11
Herrialdea Alemania
HeriotzaDarmstadt1999ko ekainaren 21a (84 urte)
Hobiratze lekuaEngesohde city cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, itzultzailea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli
Academy of Sciences and Literature Mainz (en) Itzuli
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Izengoitia(k)Karol Kröpcke
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm1796396 Discogs: 748408 Edit the value on Wikidata

Karl Krolow (Hannover, 1915eko martxoaren 11Darmstadt, 1999ko ekainaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.

Filologia, filosofia, historia eta arteko ikasketak egin zituen, Göttingenen eta Bratislavan. 1943an hasi zen bere lanak argitaratzen, poesiak, itzulpenak, kritikak eta saiakerak. Bere lehenengo poemetan nabaria da O. Loerke eta W. Lehmannen izadiaren lirikaren eragina. Barne-emigrazioaren egile gisa, alde batera utzi zituen gai historikoak, politikoak eta sozialak, eta izadiaz bakarrik idatzi zuen, gizakiaren existentziaren gauza soilenen adierazpen gisa. Egungo errealitatearen lehenengo aipamena Heimsuchung (1948, Miaketa) poema-bilduman egin zuen, baina gerrari eta hondamendiari buruzko erreferentziak halako distantzia batez markatuta daude, gerra ondoko Alemaniaren zoritxarra gizakiaren existentziaren oinarrizko egoera bihurtzen duen distantziaz. 50eko hamarraldiko testuek, berriz, literaturaren beste ideia bat aurkezten dute, gerren eraginpetik askea, eta irudimenez betea: Die Zeichen der Welt (1952, Munduaren zeinuak); Wind und Zeit (1954, Haizea eta denbora); Tage und Nächte (1956, Egunak eta gauak); Fremde Körper (1959, Gorputz arrotzak). Hurrengo hamarraldian modernotasunaren klasikotzat hartua izan zen Krolow, eta bera izan zen, Enzensbergerrekin batera, Alemaniako gerra ondoko literaturaren krisiaren diagnosiaren egilea. Horren aurrean, Krolowk literatura lakonikoa idatzi zuen, soila formetan -Alltägliche Gedichte (1968, Eguneroko poemak)-, eta bide berriak jorratu zituen, hala nola poesia erotikoa -Bürgerliche Gedichte (1970, Poema burgesak)-, edo historia eta prosa -Das andere Leben (1979, Beste bizitza)-. Alemaniako Hizkuntza eta Literaturako Akademiako lehendakari izendatu zuten 1972an.

  • Fausto Cercignani, Dunkel, Grün und Paradies. Karl Krolows lyrische Anfänge in «Hochgelobtes gutes Leben», «Germanisch-Romanische Monatsschrift», 36/1, 1986, 59-78.
  • Fausto Cercignani, Zwischen irdischem Nichts und machtlosem Himmel. Karl Krolows «Gedichte» 1948: Enttäuschung und Verwirrung, «Literaturwissenschaftliches Jahrbuch», 27, 1986, 197-217.
  • Horst S. Daemmrich, Messer und Himmelsleiter. Eine Einführung in das Werk Karl Krolows, Verlag Groos, Heidelberg 1980.
  • Neil H. Donahue, Karl Krolow and the poetics of amnesia in postwar Germany, Rochester, NY [u.a.] 2002
  • Walter H. Fritz (Hrsg.), Über Karl Krolow. Suhrkamp, Frankfurt am Main 1972.
  • Heinz Ludwig Arnold (Hrsg.), Karl Krolow (Text + Kritik; 77), Verlag Text + Kritik, Monaco 1983, ISBN 3-88377-134-1.
  • Rolf Paulus, Der Lyriker Karl Krolow. Biographie und Weiterentwicklung, Gedichtinterpretation, Bibliographie, Bouvier, Bonn 1983, ISBN 3-416-01748-X
  • Artur Rümmler, Die Entwicklung der Metaphorik in der Lyrik Karl Krolows (1942-1962). Die Beziehung zu deutschen, französischen und spanischen Lyrikern, Lang, Frankfurt am Main 1972.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Krolow Aldatu lotura Wikidatan