Kateb Yacine

Kateb Yacine

Bizitza
JaiotzaKonstantina1929ko abuztuaren 2a
Herrialdea Aljeria
 Frantzia  1962ko abenduaren 31)
HeriotzaLa Tronche eta Grenoble1989ko urriaren 28a (60 urte)
Hobiratze lekuaEl Alia Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, kazetaria, poeta eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k)Alger républicain (en) Itzuli
Esprit
Q122162824 Itzuli
Les Lettres nouvelles (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm6382509 Musicbrainz: 9d34cb56-e420-498b-bd58-277b6be2f0c1 Edit the value on Wikidata

Kateb Yacine (arabieraz: كاتب ياسين‎, kæːtb jæːsiːn ahoskatua; Konstantina, 1929 - 1989) aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea izan zen, frantsesez idazten zuena. Aljeriako Independentziaren Gerrak eragin handia izan zuen haren lanetan eta, oro har, Aljeriako bizimodua agertu zuen lan horietan. Bere lehen eleberria, Nedjma, 1956an argitaratu zuen; lan hartan Frantziaren mendeko Aljeriako gizartearen egoera eta klanen arteko bereizketa eta indarkeria agertu zuen, tarteka elezaharrak eta agertzen direla. Kronologia-gorabehera handiak eta kontalari ugari dira eleberri horretan; kontaera horrek eragin handia izan du Marokoko idazle gazteengan. Eleberri haren ondorengo beste lan batzuetan gai hura bera landu zuen, Aljeriako bizitza, alegia, bai gizarte-ikuspegitik eta bai nazio-ikuspegitik; baita bizitza pribatuaren ikuspegitik ere. Azken lanetan langileriaren eta kapitalismoaren arteko borroka islatu zuen, batez ere. Lan nagusiak: Soliloques (1946), La cercle des représailles (1959), Le Polygone étoilé (1966), L´Homme aux sandales de caoutchouc (1970).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kateb Yacine Aldatu lotura Wikidatan