Katharina Heinroth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Katharina Bertha Charlotte Berger |
Jaiotza | Wrocław, 1897ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1989ko urriaren 20a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Berlin Zoological Garden (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Oskar Heinroth |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wrocławeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Tesi zuzendaria | Otto Köhler (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ornitologoa eta zoologoa |
Lantokia(k) | Berlin |
Jasotako sariak |
Katharina Bertha Charlotte Heinroth, jaio zenean, Berger (Breslau, 1897ko otsailaren 4a - Berlin, 1989ko urriaren 20a) zoologo alemaniarra izan zen, Berlingo zoologikoaren zuzendaria, Oskar Heinrothen ostean, 1945etik 1956ra.
Katharina Berger Breslaun jaio zen lau anaiekin batera. Txikitan Wohwitz herrian hazi zen, Breslauko mendebaldean, non igelak eta beste animalia batzuk baitzituen etxean, tximeleten hazkuntza behatzen zuen. Geroago esan zuen hori garrantzitsua izan zela bere interesak eta etorkizuneko karrera erabakitzeko. Bigarren hezkuntza Breslauen ikasi zuen eta ondoren zoologia, botanika eta geologia ikasi zituen Munichen. 1923an ohorez graduatu zen, Otto Köhlerrekin narrastien entzumenari buruz egindako lanei esker. Munichera joan zen 1925ean, eta Gustav Adolf Röschekin bizi izan zen, Karl von Frischen laguntzailearekin. Katharinek Frischekin ere lan egin zuen erleen inguruan eta Breslaurekin. Röschekin ezkondu zen 1928an, baina urte gutxira dibortziatu ziren. Geroago, Hallera joan eta Leopoldina Akademiako liburutegian lan egin zuen. Ondoren, Berlinera joan zen bizitzera, eta Oskar Heinrothekin ezkondu zen 1933an. Oskar 1945ean hil zenean eta aurreko zuzendari nazi Lutz Heck (bere aita Ludwig Heck ere Berlingo zoologikoan aritu zen lanean) joan zenean, Berlingo zoologikoko zuzendari zientifiko izendatu zuten Katharina Berger, eta gerraren ondorioz sortutako kalteak konpontzen lagundu zuen. Zoologikoko 4.000 animalietatik 91 besterik ez ziren geratzen gerraren amaieran. "Katharina die Einzige" ezizena irabazi zuen ("Katharina bakarra"). Animalien portaeran espezializatu zen eta hegaztien hazkuntzan bereziki trebea zen. 1953tik aurrera zoologiako eskolak ere eman zituen Berlingo Unibertsitate Teknikoan.[1][2][3]
Zoologikoan animaliak gehitzeko lanetan maiz ibili zen. Dohaintza pribatuak bildu zituen mundu osoko animalia berriak erosteko. Ugandara egindako bidaia batean, ikusi zuen marabu afrikarrek ez zutela hegan egiten gizakiak hurbiltzen zirenean, ematen zitzaien babesa zela eta.[4] Oskarrekin batera, usoen portaerari eta nabigazioari buruzko azterketak egin zituzten. Mitteleuropäische Vögel (1962), erdialdeko Europako hegaztiei buruzko lan garrantzitsua, Katharina Heinrothek idatzi zuen J. Steinbacherrekin batera, Franz Murren irudiak dituena. Hainbat idatzi zientifikoez eta herri-idatziez gain, 1971n[5] Oskarren biografia bat eta 1979an[6] autobiografia bat idatzi zituen. Berlingo zoologikoko zuzendari bezala erretiratu zen 1956an, eta Heinz-Georg Klösek[7] bera ordeztu zuen.
1989an, Uraniak (Berlin) emandako Urania Domina jaso zuen Katharina Heinrothek.[8] Berlingo "Katharina-Heinroth-Grundschule" (Katharina Heinroth Lehen Mailako eskola) lehen mailako eskola 2000. urtean hartu zuen bere izena.[9]
Urtero, Natur Zientzien Lagunen Berlingo Elkarteak Berlingo unibertsitateetako ikasleei "Katharina-Heinroth-Preis" (Katharina-Heinroth saria) ematen zaie. Saria gradu-amaierako eta master-amaierako lan garrantzitsuenei edo bizi-zientzien arloko ikerketa-proiektu independenteei ematen zaie. Ohore horren hartzaileek 300 € jasotzen dituzte, baita sozietatearen bi urteko kidetasuna ere.[10]