Kathleen Lockhart

Kathleen Lockhart

Bizitza
JaiotzaSouthsea (en) Itzuli1894ko abuztuaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLos Angeles1978ko otsailaren 18a (83 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Gene Lockhart  (1924 -  1957)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0516883 Allocine: 102318 Allmovie: p42892 IBDB: 49992
Find a Grave: 6804120 Edit the value on Wikidata

Kathleen Lockhart, sortzez Kathleen Arthur (Southsea, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1894ko abuztuaren 9aLos Angeles, Kalifornia, 1978ko otsailaren 18a)[1] britainiar musikaria eta aktorea izan zen, antzerki zein zineman aritu zena. Ezaguna egin zen Sweethearts (1938), Corazón de mujer (1945) eta Penrod's Double Trouble (1938) lanekin.[1][2][3][4]

Kathleen Arthur Ingalaterrako Southsea herrian jaio zenXIX. mende amaieran, 1898. urtean. Aktorea eta musikaria, Kathleen artista bezala hasi zen Ingalaterrako eszenan, 1924an Ameriketako Estatu Batuetara emigratuz Gene Lockhart aktore kanadiarrarekin ezkondu ostean. Ameriketako Estatu Batuetan antzerkiko aktore eta Hollywoodeko (Kalifornia) ekoizpen zinematografikoetan lan egiten jarraitu zuen ia berrogei urtez. Kathleenek eta bere senarrak elkarrekin lan egin zuten noizbehinka, bikotearen lan nabarmenetako bat Mr. eta Mrs. Bob Cratchit A Christmas Carolen (1938) izan zen. Senarra 1957an hil ondoren, aktoretza mundua utzi egin zuen, The Purple Gang (1960) filmean paper txiki bat besterik egiteko baino ez.

June Lockhart aktorearen ama eta Anne Lockhart aktorearen amona izan zen.

Kathleen Lockhart 1978an hil zen Los Angelesen, Kalifornian, gaixotasun luze baten ondorioz, eta ez da haren diagnostiko zehatza ezagutu. Bere senarrarekin batera lurperatu zuten Holy Cross hilerrian, Culver Cityn (Kalifornia).[1]

Besteak beste, lan hauexetan hartu zuen parte:[5][6][7]

  • The Purple Gang (1960)
  • The Glenn Miller Story (1953)
  • Walking My Baby Back Home (1953)
  • Plymouth Adventure (1952)
  • I'd Climb the Highest Mountain (1951)
  • Gentleman's Agreement (1947)
  • Siempre en tus brazos (1947)
  • Lady in the Lake (La dama del lago) (1947)
  • Strange Woman (1946)
  • Two Years Before the Mast (Revolución en alta mar) (1946)
  • Bewitched (1945)
  • Roughly Speaking (1945)
  • Man of Conquest (El hombre de la conquista, 1939)
  • Blondie (1938)
  • A Christmas Carol (1938) - Emily Cratchit

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gene Lockhart aktore kanadiarrarekin, 1933an Ah, Wilderness! lanean Broadwayn ospetsu egin zenarekin ezkonduta egon zenlehenego eta gero Arthur Emil Semplerekin.[1]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Kathleen Lockhart» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  2. (Ingelesez) «Kathleen Lockhart» The Movie Database (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  3. «About: Kathleen Lockhart» dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  4. «Kathleen Lockhart _ AcademiaLab» academia-lab.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Kathleen Lockhart» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Kathleen Lockhart - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).
  7. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Kathleen Lockhart» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]