Kathleen Mary Timpson Stops (Manchester, 1912ko urriaren 1a - Didsbury, 2014ko abuztuaren 10a), Kathleen Ollerenshaw, matematikari, politikari eta hezitzaile britainiarra izan zen.[1]
Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komendadore izendatu zuten. Matematikaren arloan ezaguna da, karratu magikoei buruz egindako ekarpenengatik.[2][3]
Mary Stops eta Charles Timpson magistratuaren alaba izan zen Kathleen. Britainia Handiko Manchester herrian jaio zen, herrialde osoan zapata-dendak zituen familia batean.[1] Haurtzaroan izandako gaixotasun baten ondorioz gorreria jasan zuen.[1] 8 urte zituela ikasi zuen ezpainak irakurtzen, eta 30 urte izan arte ez zuen jaso lehen audifonoa.[1]
Mánchesterreko Lady Barn House eskolara joan zen (matematiketan nabarmendu zen) eta ondoren, St Leonard's barnetegira (Saint Andrews, Eskozia).[1]
1937an, Didsburyko Shirley institutuan hasi zen lanean estatistikari gisa. Kotoiaren industriaren ikerketa-zentroa zen Didshirley, eta lan hori utzi egin zuen Robert Ollerenshaw-ekin izandako bi semeak jaio eta gero. Harekin ezkondu zen 1939an.[1] Hala ere, matematika-lanarekin jarraitu zuen, eta matematikan doktoretza lortu zuen Somerville Collegen.[1] Gainera, Mánchesterreko Unibertsitateko irakaslea izan zen.[1]
Aritmetikako koadro magikoekin zerikusia zuen dilema matematiko bat ebatzi zuen, eta David Bréerekin 1998an idatzi zuen liburuan bildu zuen, Most-Perfect Pandiagonal Magic Squares: Their Construction and Listation.[4]
1956an, Manchesterreko zinegotzi izendatu zuten kide kontserbatzaile gisa.[1] 1980ko hamarkadan, Margaret Tatcher lehen ministro britainiarrarentzako hezkuntza-aholkularia izan zen.[4][5]
Astronomiaren zalea zen, eta Manchesterko Elkarte Astronomikoko ohorezko kide eta lehendakariorde bihurtu zen.[5] Zenbakiei buruzko hainbat liburu argitaratu zituen.[6]
1970ean, Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komandante izendatu zuten hezkuntzarako egindako zerbitzuengatik.[2]