Katu ikuskizun

Katu ikuskizunak jabeek beraien katuak epaile baten aurrean ebaluatuak izateko eta publikoari erakusteko balio duten ekitaldiak dira. Katuak modelo estandar batzuen arabera izaten dira ebaluatuak eta ikuskizunetan jasotako puntuak batzen joaten dira, denboraldi amaieran nazio mailako eta lurralde mailako sariak banatzeko.

Katuen ikuskizunak duela 100 urte baino gehiago egiten dira. Maila nazionalean lehen katu ikuskizuna, New Yorkeko Bunnell museoan egin zen 1881eko martxoan. Bertan, 140 katuk parte hartu zuten. Aurretik, katu ikuskizunak egon ziren, baina oihartzun txikiagokoak. Esate baterako, AEBko Ingalaterra Berrian 1870ean katu ikuskizunak egiten hasiak ziren. Baina, 1881ekoaGrand Palace Show”eko lehenengo lehiaketa izan zen.[1][2]

Ohiko ikuskizun baten prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuek eguna albaitaritza kontrola pasatzen hasten dute. Katuak parte hartu ahal izateko, kontrola pasatzeaz gain, osasun egoera egokian egon behar da, bizkarroirik gabe eta txip elektroniko bat izan behar du identifikatu ahal izateko. Ondoren, katuak kaiolan sartzen dituzte eta gortina eta kuxinekin apaintzen dute kaiolak.

Egunean zehar, katuek epaileak ikuskatzen ditu eta ebaluazioa katu modelo estandar baten oinarriturik dago. Katuak epaitzeko banatzen dira, kategoriatan, arrazaren arabera, klasearen arabera, sexuaren arabera eta kolorearen arabera. Ikuskizuneko onenek, ziurtagiri bat jasotzen dute, garaile izateko baimentzen diona. Irendutako katuak, gainontzekoetatik banatzen dira, baina txapeldunaren saria jasotzen dutenek, Premior izenarekin ezagutzen dira.

Katu ikuskizun bateko irudiak.

Egunaren amaieran, onenak aukeratzen dira eta sari bereziak banatzen dira.

  • CACP: 16 klasea, katakumeen txapelketaren kategoria (3-6 hilabete duten katuak)
  • CACJ: 15 klasea, junior txapelketaren kategoria (6-10 hilabete duten katuak)
  • CAPP: 16b klasea, katakumeen Premior kategoria (3-6 hilabete duten katuak)
  • CAPJ: 15a klasea, junior Premior kategoria (6-10 hilabete duten katuak)

Ohiko tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna edo Premior.
  • Nazioarte mailako txapelduna.
  • Nazioarte mailako txapeldun nagusia.
  • Europako txapelduna.
  • Europako txapeldun nagusia.

Sari hauek epailearen arabera erabakitzen da noiz eman. Ez dago zertan sari hau lehiaketa guztietan eman beharrik. Epaileak lehiaketan sari hauek merezi duten katuak ikusiz gero, sari hauek eman ahal izateko aukera du.

  • Anitzena: Kolore bakoitzeko katurik onenari ematen zaio
  • Ikuskizuneko onena: Bere kategoriako katurik onenari ematen zaio, klasearen eta sexuaren arabera.
  • Onenen artean onena: Onenen artean bere kategorian onena den katuari ematen zaio sari hau.

TICA ikuskizun baten prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katuak kaiolan lo egiteko duen zonaldea.

Egunaren hasieran, albaitaritza kontrol bat pasa beharra dago. Bertan, txertoak eguneratuta, osasun egoera egokia, atzapar puntak moztu eta bizkarroi gabe dagoela ziurtatzen da. Kontrola pasa ondoren, katu bakoitza bere kaiolara doa. Bertan, gortina edo kuxinekin apaintzen dute, ikuskizunaren arabera. Kaiola baldintza batzuk bete behar ditu, katuaren erosotasuna bermatzeko: hondarra, ura, animalientzat elikagaiak eta lo egiteko zonalde bat izan behar du.

Egunean zehar, epaileek katuak ebaluatzen dituzte. The International Cat Association (TICA) ikuskizunen kanporaketak ohiko estilotik desberdintzen dira. Eraztunen estiloa deitzen zaio eta egunean zehar katuak, hainbat eraztun pasa behar ditu. Katua kaiola arrunt batean jartzen da, bertan, epaileak ezin dezake jaso katuaren inguruko inongo kanpo-informaziorik. Katuak banaka, epailearen aurretik pasatzen dira, ikusleen aurrean. Katuak arraza, kolore edo beste irizpide batzuen ordenaren arabera deitzen diete epaileek. Era honetan, ohiko estiloan beraien artean lehiatu ezin daitezkeen katuek, TICA estiloan, beraien artean lehiatzeko aukera dute.

Katuei koloretako zintak ematen dizkiote, jasotako puntuazioaren arabera.

Katu bateko ikuskizunean jasotako zintak.

Koloreen araberako zinten puntuazioak hurrengoak dira:

  1. Urdina: 25 puntu
  2. Gorria: 20 puntu
  3. Horia: 15 puntu
  4. Berdea: 10 puntu
  5. Zuria: 5 puntu

Mailen araberako zinten puntuazioak hurrengoak dira:

  1. Beltza: 25 puntu
  2. Morea: 20 puntu
  3. Laranja: 15 puntu

Ondoren, sailkapenaren arabera, finalerako deialdia egiten dute eta bi final mota daude: All breed (Arraza guztiak), ile desberdineko katu denak batera epaitzen dituenak eta bestalde ilearen arabera epaitzen duten finalak, hau da, alde batetik, ile luzedunak, bestetik, ile ertaina dutenak eta bestetik ile motzekoak.

Ikuskizun batetik bestera, puntuak pilatzen doaz, azkenean txapelketako irabazlea erabakitzeko, denboraliko sailkapenaren arabera.

Txapeldunaren sariaz gain, beste sari berezi batzuk banatzen dira.

Koloreko onenak: Epaileak kolorearen araberako, bost katu onenei ematen zaie sari hau.

Mailako onenak: Koloreko onenen sarie lortu dutenen artean, mailako onenaren sariarengatik lehiatzen dira. Lehiaketa honetan, lehen, bigarren eta hirugarren postuak saritzen dira.

Arrazako onenak: Irizpide honen arabera, katuak arrazaren arabera sailkatzen dira eta berdin da nolako kolorea edo ilea izan lehiatzerako orduan egiten den banaketan.

Katu ikuskizunetako eskubide eta betebeharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu ikuskizunetan parte hartu ahal izateko, katu bakoitzak aurrez albaitariaren ikuskatzea derrigorrez pasa beharra dauka ikuskizunean onartua izateko. Neurri hauek amorrua eta beste gaixotasun batzuen hedapena saihesteko egiten da.

Horrez gain, katuek gaixotasunen aurkako txerto denak jarrita izan behar dute.

Betebeharreko beste baldintza batzuk, katuek ezin dituztela arkakuso, akaro edo antzekorik izan eta haurdun dauden katuak ezin dira aurkeztu.

Azkenik, jendearen artean gaizki ikusia dago, kaiolan dagoen katu bat ikutzea.

Katu ikuskizunak munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australian bi eratako ikuskizunak aurki ditzakegu: Estilo itxikoak eta estilo irekikoak.

Estilo itxiko ikuskizunetan, katuak apaingarririk gabe, kaiola batean jartzen dira kortina zuri batekin eta ohe batean. Jabeak katuekin ezin daitezke egon eta epaileak katuak banan-banan aztertu eta ebaluatzen dituzte. Katuak aztertu ondoren, jabeak bueltatu daitezke eta epaileek sarien berri ematen dute.

Estilo irekiko ikuskizunetan, jabeak eta ikusleak, epaileek katuak aztertzen dituzten bitartean, ikusten egon daitezke. Ekitaldirik ezagunena, Sydneyko parke olimpikoan egiten den Sydney Royal Easter Show ikuskizuna da.

Europan, gehienetan ohiko estiloko ikuskizunak egiten dira. Estilo honetako lehiaketetan katu bakoitzak epaile bat dauka. Azken honek, jabeari idatzizko txosten bat ematen dio. Epaile bakoitzak, amaierako ebaluaziorako soilik katu bat aukeratu dezake. Epaile guztiek finalistak aztertu ondoren, sariak banatzen dira.

Europako katu ikuskizun  ezagun bat, Birminghameko (Ingalaterra) Supreme Cat Show ekitaldia da.

Ameriketako Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan, epaile bakoitzak eraztun bat dauka. Epaileak katuak behatzen dituen bitartean, jabeak eta ikusleak aurrean daude. Katuak ring desberdinetan banatzen dira eta ring bakoitzean dagokion epailearekin.

Cat Fanciers Association (CFA) mundu mailako katu ikuskizunak antolakuntzarik handiena da. [3][4] CFAko ikuskizun batean 4 eta 12 ring tartean egon daitezke.

Ikuskizuna ring ezberdinetan aldi berean egiten dira. Ring bakoitzeko epaileak, bere ustetan katurik onena saritzen. Era honetan, ring bakoitzak emaitza oso desberdinak izan ditzake, epailearen arabera.[5]

Bi ring mota egon daitezke: Arraza guztiak egon daitezkeen ringak eta espezialitatearen arabera banatzen direnak, adibidez, ilearen luzeeraren araberakoa.

  • Kitten
  • Championship
  • Premiership
  • Beteranoak
  • Etxe animaliak
  • Anitzak

Denboraldi bakoitzaren amaieran sari desberdinak banatzen dira, parte hartu duten katuen artean:

  • Denboraldi amaieran, herrialdeko 25 katurik onenei, irabazle nazionalaren izendapena jasotzen dute.
  • Lurralde bakoitzeko 25 katu onenek, lurraldeko irabazlea izatearen izendapena jasotzen dute.
  • Irantzi gabeko katu helduek, denboraldian 200 puntu baino gehiago jasotzen badute, txapeldun nagusiaren saria ematen zaie.
  • Irantzitako katuek, denboraldian 75 puntu baino gehiago jasotzen badute, Premier handiaren saria ematen zaie.
  • Arrazaren estandarra betetzen duten katuei txapeldun edo Premier saria ematen diete epaileek.
  • Katakumeak 8 hilabete bete arte, irabazle nazionalak edo lurralde mailakoak izan daiteke, baina, ezin dezakete txapeldun nagusiaren saria jaso.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «geschichte» web.archive.org 2008-10-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. «comacocas Racoon Maine Coon Katzen» web.archive.org 2011-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  3. «The Cat Fanciers' Association, Inc – World's Largest Registry of Pedigreed Cats» cfa.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Funcionamiento de una exposición CFA» CLUB FELINO ESPAÑOL (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  5. «About Cat Shows – The Cat Fanciers' Association, Inc» cfa.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  6. «CFA Competition Classes – The Cat Fanciers' Association, Inc» cfa.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]