Kevinho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kevin Kawan de Azevedo |
Jaiotza | Campinas, 1998ko irailaren 15a (26 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | brasildar portugesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Izengoitia(k) | Kevinho |
Diskoetxea | Warner Music Brasil |
Kevin Kawan de Azevedo (Campinas, Brasil, 1998ko irailaren 15a), Kevinho izen artistikoaz ezaguna, brasildar abeslaria eta abestigilea da.
2012an hasi zen bere abestiak Internet bidez zabalduz, horien artean Tá Bombando É abestia. Hasieran KL Produtora ekoiztetxearekin egin zuen lan. 2016an, ordea, KondZilla Records ekoiztetxearekin hasi zen lanean eta urte bereko maiatzean bere lehenengo single arrakastatsua argitaratu zuen, Ellas Gostam izenburukoa eta MC Daviren parte-hartzearekin. Irailean Tumbalutum singlea kaleratu zuen. Abesti horri esker telebistako hainbat saiotan parte hartu zuen gonbidatu. 2017ko martxoan Turutum singlea kaleratu zuen, eta abenduan Olha a Explosão singlea. Azken hau abesti arrakastatsu bihurtu zen Brasilen. Handik Latinoamerikako abesti-zerrendatan sartu zen.
2017ko martxoan O Grave Bater singlea kaleratu zuen. Ekainean, Tô Apaixonado Nessa Mina singlea argitaratu zuen. Uztailean Encaixa singlea kaleratu zuen Léo Santana abeslariaren kolaborazioarekin. Azaroan Deixa Ela Beijar singlea kaleratu zuen Matheus & Kauan bikotearen parte-hartzearekin. Abenduan Rabiola singlea kaleratu zuen. 2018ko urtarrilean Ta Tum Tum singlea kaleratu zuen Simone & Simaria bikotearekin lankidetzan. Maiatzean, Munduko Futbol Txapelketaren abesti arrakastatsu bihurtu zen "Papum" singlea kaleratu zuen. Irailean, MC Kekelen laguntzarekin "The Baby" argitaratu zuen. Abenduan Warner Music Records etxearekin sinatu zuen eta Agora É Tudo Me singlea kaleratu zuen Dennis DJekin lankidetzan. 2019ko martxoan Facilita singlea kaleratu zuen eta apirilean Salvou Meu Di Gusttavo Lima abeslariarekin. Ekainean, Uma Nora Pra Cada Dia singlea argitaratu zuen. Azken hiru abesti hauek Spotifyren Top 200 zerrendan sartu ziren. Abuztuan Credo que Delícia singlea kaleratu zuen.