Killer Klowns from Outer Space | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Killer Klowns from Outer Space |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, inbasio estralurtarra, comedy horror (en) , beldurrezko zinema eta film komikoa |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Chiodo |
Gidoigilea(k) | Charles Chiodo Stephen Chiodo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles Chiodo Stephen Chiodo Edward Chiodo (en) |
Konpainia ekoizlea | Media Home Entertainment (en) |
Edizioa | Christopher Roth (en) |
Aurrekontua | 1.800.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Massari (en) |
Argumentu nagusia | inbasio estralurtarra |
Killer Klowns from Outer Space (euskaraz Kanpo Espazioko Pailazo Hiltzaileak), 1988ko Stephen Chiodo estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta beldurrezko komedia film bat da. Grant Cramer, Suzanne Snyder, John Allen Nelson eta John Vernon aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Crescent Cove udalerria. Debbie Stone (Suzanne Snyder) eta Mike Tobaccok (Grant Cramer) meteorito bat basoan erortzen ikusi dute. Ikertzeko asmoz hurbiltzen direnean, pailazo hiltzailez lepo beteriko karpa bat dela ikusiko dute. Haiengandik ozta-ozta ihes egin ostean, polizia komisaldegira joan eta Curtis Mooney (John Vernon) polizia zahar eta desatseginaren sinisgogortasunarekin talka egingo dute. Halere, beren ekitearen ondorioz, Curtisen lankidea eta Debbieren haurtzaroko laguna den Dave Hanson (John Allen Nelson) polizia konbentzitzea lortuko dute, hortaz kasu surrealista honetan lagunduko die. Bitartean, herritarrek pailazoen eraso barregarriak jasan beharko dituzte.