Kimera (abeslaria) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Daegu, 1954ko urtarrilaren 10a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) ![]() Sungshin Women's University (en) ![]() |
Hizkuntzak | koreera frantsesa ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta opera abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kim Hong-Hee, artistikoki Kimera izenez ezaguna (Daegu, Hego Korea, 1954ko urtarrilaren 10a) hegokorear 'popera' kantaria da, berak sortutako estilo propioa popa eta opera bat eginda. SimIa dinastiakoa da.[1] Bere karrera musikala Europan hasi zen, eta Frantzian eta Espainian ezaguna da. 1985. urtean kaleratutako lehen album musikala The Lost Opera du izenburu.[2][3][4] Nazioartean ezaguna egin zen, bost urteko Mélodie Nakachian alaba bahitu zutenean.[5]
Kim Hong-Hee du benetako izena. Kimeraren familiak Sorbonara ikastera joaten utzi zioten, atzerritar batekin ez ezkontzeko baldintzarekin. Parisen ikasten ari zela libanoar Raymond Nakachian negozio-bidaia batean zegoela ezagutu zuen. Ezkutuan ezkondu ziren. Ameriketako Estatu Batuetako Las Vegasen jaio zen 1982ko urtarrilaren 4an euren lehen alba, Mélodie Nakachiam (1987.01.04).
Familia Espainiako Costa del Solen kokatu zen. Villa Mélodie izeneko luxuzko etxe bat erosi zuten Esteponako New Atalaya urbanizazioan eta garaiko Marbellako jet set taldean integratu ziren. 1987ko azaroaren 9an, Mélodie eskolara bidean zegoen Raymond Nakachian (aitaren izen bereko seme nagusia) semeak gidatutako auto batean. Nakachianek bere lehen emaztearekin, Deborah Kallenbachen emaztearekin eta bien alabarekin izandako lau seme-alaben lehen semea zen. Furgoneta batek autoa geldiarazi eta indarrez bahitu zuten Mélodie.[6]
Parisen ikasten ari zela ezagutu zuen negozio-bidaia batean zegoen libanoar Raymond Nakachian. Ezkutuan ezkondu ziren, gurasoek kanpora ikasten joaten utzi zioten, atzerritar batekin ez ezkontzeko baldintzarekin. Raymond 2014ko ekainaren 16an hil zen, 82 urte zituela, gaixotasun bat diagnostikatu eta hilabete gutxira.[7] [8]
Senar-emazteek 1982an Mélodie Nakachian[9] izeneko alaba izan zuten eta 1984an Amir semea. Melodie Nakachian Las Vegasen (AEB) jaio zen 1982ko urtarrilaren 4an, eta 1987ko azaroaren 9an familia kokatuta zegoen herrian, Esteponan (Espainia), bahitu zuten hainbat egunez.[10][5]