Kirta

Kirta
Bizitza
JaiotzaK.a. XVI. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak

Kirta, errege mitiko bat izan zen, Mitanniko dinastiaren sortzailetzat hartzen dena. Ustez, K. a. XVI. mendean izan zen errege.[1]

Ez dago bere erregealdiari buruzko inskripziorik. Ugariteko taulatxo batean dagoen istorio epiko batek, bere bizitzaren historia eleberria bailitzan kontatzen du:

Behin bere seme-alaba guztiak eta emaztea hil ondoren, erregeak amets bat izan zuen, non jainko sortzailea agertu zitzaion, euriaren jainkoa zen Baali laguntza eskatzeko irakatsi ziona, horretarako, emazte berri bat lortzeko espedizio bat abian jarri zuelarik. Bidean, Asherah jainkosaren santutegi bat aurkitu zuen, urrezko estatua bat eskeintzea promes egin ziona, emazterik aurkitzen bazuen.

Kirtak emaztea aurkitu zuen, honekin zenbait seme izan zituelarik, baina Asherah jainkosari eginiko promesa ahaztu zuen, jainkosak, gaixotasun batekin zigortu zuelarik. Gaixotasun honetan zehar, bere seme nagusiak tronutik bota nahi izan zuen, baina Kirtak begizko bat bota zion, eta une honetan amaitzen da testua.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chopra, Omesh K. (2019). History of Ancient India Revisited, A Vedic-Puranic View. BlueRose Publishers. 260 or.
  2. Huddleston, Jonathan (2012). Eschatology in Genesis. Tubingen: Mohr Siebeck. p. 91. ISBN 978-3-16-151983-3.
  3. Espín, Orlando O.; Nickoloff, James B. (2007). An Introductory Dictionary of Theology and Religious Studies. Liturgical Press. p. 1309. ISBN 978-0-8146-5856-7.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]