Ko Pha Ngan

Ko Pha Ngan
Datu orokorrak
Garaiera630 m
Motauharte
Luzera18,6 km
Zabalera12 km
Azalera125 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°44′N 100°02′E / 9.74°N 100.03°E / 9.74; 100.03
Honen parte daSamui archipelago (en) Itzuli
Herrialdea Thailandia
Thailandiaren banaketa administratiboaSurat Thani
AmphoeKo Pha-ngan
Ur-gorputzaThailandiako golkoa

Ko Pha Ngan (tailandieraz: เกาะพะงัน, kɔ̀ʔ pʰa.ŋan ahoskatua) Thailandiako Golkoan dagoen uhartea da, hego-ekialdeko Thailandian kokatuta. Ko Pha Nganek uharte bikiak ditu: hegoaldeko Ko Samui handia eta iparraldeko Ko Tao txikia.

1977an Ko Samuin aurkitutako Dongson Kulturako brontzesko damborrak (K. a. 500 - K. a. 100) esaten digu bai Ko Samuik bai Ko Pha Ngank biztanleak zituztela duela bi mila urte. Historialari eta arkeologo batzuen ustez, Ko Pha Ngango lehenengo biztanleak Malasiar penintsulatik etorritako itsas-ijito musulmanak ziren (pigmeoak, semung edo aurre-malasiarrak). Hala ere, gaur egun ia ez daude musulmanik uhartean. Ko Pha Ngan izena tailandierazko 'Ngan' hitzetik dator, hegoaldeko dialektoan 'hareazko barra' esan nahi duena.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ko Pha Nganek Ko Taorekin batera Ko Pha Ngan barrutia (amphoe) osatzen du. Barrutia hiru azpibarrutietan (tambon) banatuta dago:

Zb. Izena Berezko izena
1. Ko Pha Ngan เกาะพะงัน
2. Ban Tai บ้านใต้
3. Ko Tao เกาะเต่า

Antzinean uhartea Ko Samui barrutian zegoen baina 1970eko urriaren 1ean bere barruti propioa sortu zuen.

Ko Pha Ngan Alex Garlanden 1997ko The Beach eleberrian agertzen den uhartea da, izen bereko pelikularen jatorria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]