Kobasna


Kobasna
Moldaviako komuna
Administrazioa
Estatu burujabe Moldavia
Autonomous territorial unit of MoldovaAdministrative-Territorial Units of the Left Bank of the Dniester
HerriburuaCobasna
Geografia
Koordenatuak47°48′N 29°12′E / 47.8°N 29.2°E / 47.8; 29.2
Map
Altuera152 m
Demografia

Kobasna (Moldaviar Zirilikoan: Кобасна; ukraineraz: Ковбасна; errusieraz: Колбасная) Transnistria iparraldeko udalerri bat da, Moldavian (de iure) edo Transnistrian (de facto), hiru herriz osaturik dagoena: Kobasna, Kobasna Geltokia eta Suhaia Rîbnița. Egun, Transnistriako agintari autoproklamatuek kontrolatzen dute udalerria. Ukrainako mugatik 2 kilometrotara kokatzen da, Rîbnița Barrutian. Kobasna Kobasnako munizio-biltegi zenez ezagutzen den errusiar –eta, antzinean, sobietarmunizio-biltegiaren gunea da, zeina Ekialdeko Europako handiena dela esan izan den.

Jatorrizko munizio gehiena desagertu egin da edo Kobasnatik eramana izan da, Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeak (OSCE) gainbegiratutako prozesu batean. Kendu ezinezkoa zen ekipamendu militarrak tokian bertan suntsituak izan ziren, Moldaviak Transnistriako "arma-zabortegia" kentzeko eskatu zuen moduan. Transnistriako iturriek ziotenez, AEBetako Estatu Departamentuak aitortzen zuen Errusiako munizio eta ekipamenduk kentze-prozesua eraginkortasunez burutu zela 2003an zehar.[erreferentzia behar] 2004rako, kentze-prozesu hau blokeatu zuten Transnistriako agintariek, bi herrialdeen arteko tentsioak gora egin ostean.[1] Gaur egun, 22,000 tona material militar eta munizio inguru geratzen omen dira bertan,[2] Errusiako tropek babestuta.[1] Errusiako Indarren Talde Operatiboko 1,500 soldadu daude eremu horretan.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]