Koblakari

Juglareak Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunaren kantigetan.
Artikulu hau musika-jarduerari buruzkoa da; Pier Paul Berzaitz-en abestiari buruzkoa beste hau da: «Zilar ezpata üdüri».

Koblakariak[1] edo juglareak Erdi Aroko Europako antzezleak ziren, musika tresnak jotzeko, kantatzeko eta istorioak eta elezaharrak kontatzeko dohaina zutenak.

Trobadoreen eta haien arteko alde nagusia hauxe zen: koblakarien jatorria xumeagoa zen, entretenitzeko asmoa zuten eta kantatzen zituzten bertsoak ez zirela beraiek eginak, trobadoreek ondatakooen kopiak zirelako, beren lanak sortzen zuenik ere bazen arren. X. mendea eta XIII. mendearen lehen erdi arteko Erdi Aroko lehen etapan juglare epikoak ziren nagusi (izatez, olerkari ikasiak), olerkaritza narratibo edo biografikoko zatiak eta atalak errezitatzen zituztenak. XIII. mendearen bigarren erdian hasi eta XIV. mendean zehar nagusiago ziren koblakari lirikoak olerkaritza gortesaua zeritzona errezitatzen zutenak.

XII-XIII. mendeko kontortsionista, modiloi batean irudikatua.

Musikari-olerkari izena jatorriaren arabera jaso zuten: trobadoreak Frantziako hegoaldean edo minnesänger Alemanian. Kantuak beren hizkuntzez idazten zituzten, eta funtsezko gaiak Gurutzadetako heroien maitasun adeitsu eta zalduntza izpiritua ziren. Bestalde, koblakariek kantariei erreferentzia egiten diete, baina baita laban jaurtitzaileei, animali hezleei, saltinbankiei... ere. Interprete soilak baino ez ziren, batetik bestera zihoazen artistak; haien artean deklamazioa, kantua eta musika instrumentala ere ziren. Frantziako Kronika Orokorrean koblakariak aipatzen dira: horietako batzuk Mio Ciden alaben ezkontzetara joan ziren.

Alfontso X.a Gaztelakoa Jakitunaren garaian, horrenbeste ziren, non gortearen arreta deitu zuten eta legeetan xedapen bereziak izan zituzten. adibidez, 4. Legea, VI. titulua 7. partidan lotsagarritzat jotzen ziren. 3. Legea, XIV. titulua, 4. partidaren arabera ere, pertsona ospetsuei ohaide gisan emakume koblakariak edo haien alabak izatea debekatzen zitzaien. Ikus daitekeenez, antzezte artea ez zen berez lotsagarria, horretan aritzen ziren pertsonengatik baizik.

Geroago, elizetan sartu ziren, eta iseka jokoak izenaz ezagutzen ziren solemnitate erlijiosoetarako balio izan zuen. Ondoren, antzokietara joan ziren: Espainian olerkaritza dramatikoko entseguak izan zirenak, hor joko haien lan askatasuna eta lotsagabekeria imitatu zituzten. XV. mendean ezagutzen da iseka jokoetatik garatutako lehen lan dramatikoa, Danza de la muerte o danza general que entran todos los estados de la gente izenekoa, arte nagusiko kopletan idatziak eta: haren egiletza Rabino dos Santosi ematen zaio. Hori guztia gorabehera, olerkaritza dramatikoa ez zen forma zehatz bat hartzen hasi XV. mendearen azken herenera arte, Juan del Encinaren konposaketekin.

Koblakari motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru motatakoak zeuden:

  • Batzuk independenteak, bizitza bohemioa zutenak, inon bizi ez zirenak eta jaiak ospatzen ziren tokietara joaten zirenak.
  • Beste batzuk gorteko zati ziren eta, geroago, Espainiako Urrezko Mendeko komedien bufoiak izan ziren.
  • Beste batzuk trobadore nagusi batzuen soldatapean zeuden, haiekin bidaiatuz, haien mezulariak izanez, Erregearen Gorterako bisitetan aurretik sartuz edo lagunduz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxetek eta Elhuyar Hiztegiak "juglare" izena erabiltzen dute; Zehazkik berriz, "koblakari". Baina Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan "koblakari" baino ez da agertzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]